Berriak

Ministerioen arteko batzorde bat sortu da klausula sozialen aplikazioa bultzatzeko

  • 05-09-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Uztailaren 19an onartu zen 667/2023 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, Kontratazio Publikoan klausula sozialak txertatzeko garapen eta hobekuntzarako Ministerio arteko Batzordea sortzen duena. Horren helburua kontratazio publiko sozialki arduratsua bultzatzea da. Batzorde hori Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioari atxikita egongo da, eta ministerio guztien ordezkaritza izango du. Batzordearen eginkizunak izango dira, besteak beste, klausula sozialen … Continue reading "Ministerioen arteko batzorde bat sortu da klausula sozialen aplikazioa bultzatzeko"

GIZATEA 2023ko Batzar Orokorra

  • 19-07-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Joan den ekainaren 27an, Gizateak 2023ko Ohiko Batzar Orokorra ospatu  zuen Emaus Gizarte Fundazioaren Donostiako egoitzan, hiri horrek duen Gizarte Ekonomiaren hiriburua dela eta. Bertan sareko 34 Laneratzeko Enpresa Bazkide egon ziren ordezkatuta. Batzarrean, 2022ko ekitaldiari dagozkion kudeaketa-txostena eta txosten ekonomikoa aurkeztu ziren, bai eta 2023ko Kudeaketa Plana eta aurrekontua ere. Aurkezpenaren ondoren, Marijose Rodrigo Gizateko Lehendakariaren eta Joana … Continue reading "GIZATEA 2023ko Batzar Orokorra"

Martxan dago ERNETU proiektua, EREIN proiektuari jarraipena emateko.

  • 07-07-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
2021ean, Elkar EKIN Lanean Estrategiaren baitan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketarekin, GIZATEAk “EREIN: Elkar EKIN enplegu inklusiboaren alde” proiektua gauzatu zuen. Proiektu horren helburu nagusia Gipuzkoan kalteberatasun egoeran dauden pertsonentzako enplegu aukerak areagotzea zen, eta, horretarako, berrikuntza sustatu egin zen enpresa lankidetzatik eta baita lankidetza publiko pribatutik abiatuta. EREINen egindako lanari jarraipena emateko, ERNETU proiektua … Continue reading "Martxan dago ERNETU proiektua, EREIN proiektuari jarraipena emateko."

Euskadiko Inklusiorako III. Jardunaldia ospatu da: “Berrikuntza gizarteratzeko politiketan: pertsonalizazioa eta lurraldetasuna”

  • 05-07-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Europa Kongresu Jauregian egin zen joan den ekainaren 28an Euskadiko  III. Inklusiorako Jardunaldia, “Berrikuntza gizarteratzeko politiketan: pertsonalizazioa eta lurraldetasuna” izenburupean. Jardunaldiari hasiera emateko, Gasteizko alkate Maider Etxebarriak eta Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburu Idoia Mendiak ongietorria egin ziguten. Ponentziak, elkarrizketak eta elkarrizketa-mahaiak bazterketa eta inklusio prozesuen lurralde dimentsioari buruzkoak izan ziren: … Continue reading "Euskadiko Inklusiorako III. Jardunaldia ospatu da: “Berrikuntza gizarteratzeko politiketan: pertsonalizazioa eta lurraldetasuna”"

BERTATIK ELIKATUZ, Gizatearen kide berriaren aurkezpenean egon gara

  • 03-07-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Joan den ekainaren 20an, Zabalduz Koop. eta Fede Pacha & Co Hernanin sustatutako Bertatik Elikatuz Gizarteratze Enpresa berriaren proiektuaren aurkezpenera joan ginen. Ekitaldian proiektuaren bi helburuak aurkeztu ziren: alde batetik, lurraldeko elikadura sistema iraunkor eta burujabea sustatzea, tokiko ekoizle eta elikagaien aldeko apustua eginez. Janariak kozinatzeaz harago, tokiko eta garaiko janari jasangarri eta osasuntsuak ekoitziko … Continue reading "BERTATIK ELIKATUZ, Gizatearen kide berriaren aurkezpenean egon gara"

Laneratzeko enpresak eta EHSSko Erakundeen Errolda, izena eman behar dugu?

  • 23-06-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Joan den apirilaren 27an argitaratu zen EHAAn 33/2023 Dekretua, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortzen duena. Jarraian, errolda honetako inskripzioari buruzko informazioa eta egiteko modua laburbilduko dugu. INSKRIPZIOAREN IZAERA: Erroldan inskribatzea beharrezkoa izango da euskal administrazio publikoekin lankidetzan aritzeko eta horiek bultzatzen dituzten sustapen-neurriak eskuratzeko, diruz lagundu daitezkeen programak barne. ERAKUNDE HARTZAILEAK: Nork eman … Continue reading "Laneratzeko enpresak eta EHSSko Erakundeen Errolda, izena eman behar dugu?"

Ikatzbizi gizarteratze enpresak Eguneko Zentro berri bat ireki du Gasteizen

  • 20-06-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Ikatzbizi laneratzeko enpresak, Beti Gizartean sustatutakoa, Eguneko Zentro berri baten ateak ireki ditu Gasteizen. Eguneko arreta zerbitzu berri hau Eguneroko Bizitzako Jardueretan nolabaiteko gainbegiratzea eta laguntza behar duten 60 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago. Gainera, familia-inguruneko zaintza pertsonalari eta laguntza integralari, kognitiboari, errehabilitazioari eta sozialari buruzko zerbitzuak eskaintzen dira. Ikatzbizi gizarteratze enpresak, 2002an eratu zenetik, … Continue reading "Ikatzbizi gizarteratze enpresak Eguneko Zentro berri bat ireki du Gasteizen"

Ekoitzi, gizarteratzeko enpresa, Gizatearen kide berria

  • 25-05-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Ekoitzi Gizarteratze Enpresa berria Agiantza Elkarteak eta Claret Sozial Fondoa Fundazioak sustatu dute. Enpresaren jarduera ildo nagusia On Jan jatetxea da, izaera sozialekoa, Mina San Luis kaleko 12. zenbakian kokatua, duela hilabete batzuk ireki zituen bere ateak auzoan. Elkarte batek eta fundazio batek kudeatutako jatetxe jasangarri eta osasungarri baten eraikuntza ikuspegiarekin, biak irabazi-asmorik gabekoak, Ekoitzi … Continue reading "Ekoitzi, gizarteratzeko enpresa, Gizatearen kide berria"

Lan eskaintza Gizatean: Proiektu Teknikaria Gipuzkoan

  • 12-05-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
Gizateak proiektu teknikari bat behar du elkartearen helburuak garatzeko Gipuzkoan. Gerentziaren zuzendaritzapean eta harekiko koordinazio estuan, hautatutako pertsonak laneratzeko enpresak sortzea eta Gipuzkoan laneratzeko lanpostuen kopurua handitzea bultzatzeko proiektua garatu beharko du. Lan eskaintzaren informazio guztia hemen: Eskaintza Ikusi Hurrengo maiatzaren 28ra arte, interesdunek beren CVa helbide elektroniko honetara bidali dezakete: gizatea@gizatea.net 

Gizatea, hausnarketa estrategikoko prozesuan murgilduta

  • 21-04-2023
  • Comentarios: Iruzkinik ez
2017an aurreko Berehalako Ekintza Plana onartu zenetik, aldaketa asko gertatu dira laneratzeko enpresen testuinguru sozioekonomikoan, bai eta sarean bertan ere. Horregatik, 2023an, Gizatea osatzen dugun pertsonak gogoeta-prozesu batean murgilduta gaude, gure inguruneak ebaluatu eta berrikusteko eta aurre egin beharreko erronka berriak identifikatzeko. Martxoan eta apirilean zehar, kanpoko aholkulari batekin lankidetzan, prozesu horren faseak osatzen dituzten hainbat … Continue reading "Gizatea, hausnarketa estrategikoko prozesuan murgilduta"