el 03-07-2023
Joan den ekainaren 20an, Zabalduz Koop. eta Fede Pacha & Co Hernanin sustatutako Bertatik Elikatuz Gizarteratze Enpresa berriaren proiektuaren aurkezpenera joan ginen.
Ekitaldian proiektuaren bi helburuak aurkeztu ziren: alde batetik, lurraldeko elikadura sistema iraunkor eta burujabea sustatzea, tokiko ekoizle eta elikagaien aldeko apustua eginez. Janariak kozinatzeaz harago, tokiko eta garaiko janari jasangarri eta osasuntsuak ekoitziko dituzte, gizartearentzat, ekoizleentzat eta planetarentzat bidezkoak direnak.
Eta, bestetik, gizarte inklusioan eragitea. Gipuzkoan gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak daude oraindik eta, enpresa proiektu honen bidez, pertsona horien inklusio soziolaborala erraztuko da, pertsonak formatuz eta sektoreko profesional bilakatuz.
Hiru zerbitzu eskainiko ditu enpresak: Bertako tupper (norbanako eta enpresentzat tupper zerbitzua), elikagaien eraldaketa, eta sukalde eta jantokien kudeaketa.