Laneratzeko enpresentzat erreserbatutako kontratuen jardunaldia.

Por Gizatea

el 26-11-2024

Joan den azaroaren 21ean, «Laneratzeko enpresentzat erreserbatutako kontatuak: SPKLren 4. xedapen gehigarria betetzeko gakoak» jardunaldian egin zen Bilboko Euskalduna Jauregian. Bertan, laneratze enpresetako profesionalak, toki administrazioetako teknikariak eta politikariak eta hirugarren sektore sozialeko langileak bildu ziren.

Goiza, Rosa Gil Gizateako Presidentearen ongietorriarekin hasi zen. Honek, gogora ekarri zuen hainbat arrazoi direla medio lan egiteko aukerarik ez duten pertsona askoren alde lan egiten jarraitu behar dela. Hitzaldiaren ondoren,Marijose Rodrigok, Gizateako Zuzendaritza Batzordeko eta Kontratazio Erreserbatuko Batzordeko kideak, laneratzeko enpresentzako erreserbatutako kontratuen araudi eta Gizateak egindako jardueren bidez, gure lurraldean kontratazio erreserbatua zein egoeratan dagoen adierazi zuen.

Jarraian, Amada de Juan, OIReScon-eko (Kontratazioa Arautzeko eta Gainbegiratzeko Bulego Independentea) Kontratazio Publikoa Gainbegiratzeko Ataleko batzordekide zuzendaria, izan genuen gurekin, organoan egiten duten lanaz administrazio-maila guztietan kontratazio estrategikoaren plangintza izateko beharraz hitz egin zuen. Bere hitzaldiari amaiera emateko, gomendio batzuk eman zizkien bai administrazioari bai gizarte-eragileei, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 4. xedapen gehigarria betetzeko.

Hitzaldi nagusiaren ondoren, Esperientzien Mahaia izan zen, eta han kontratazio erreserbatuko hiru kasu ezagutu genituen, laneratzeko enpresetan enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa sortu dutenak:

  • Alazne Palacín, SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA enpresako gerenteak, Basauriko Udalarekin egindako kontratuari buruz hitz egin zigun. Kontratu horren bidez garbiketa-zerbitzuak eta ikastetxeak ixteko zerbitzuak ematen dituzte aspaldidanik.
  • David Lópezek, Emaus-Koopera ABEEko gerenteak, Gasteizko Udalaren kontratu erreserbatu horren kasua aurkeztu zigun. Kontratu horren bidez, 250.000 pertsonari baino gehiagori ematen diete tamaina handiko bilketa-zerbitzua. Erronka horri aurre egin diezaiokete bi laneratze-enpresen arteko aliantzari esker.
  • Azkenik, Donostiako Hostel UBAren kasua ezagutu genuen Iñigo Olaizola Donostia Sustapena – Fomento San Sebastián sozietateko zuzendariak eta Jon Basaldua SUSPERTU gizarteratze-enpresako arduradunak.

Laneratzeko Servicios de Hostelería Peñascal enpresak eskainitako kaferako etenaldi baten ondoren, Erreminten Mahaia izan zen, eta bertan legea betetzeko gakoak eta baliabideak ematen saiatu ginen. Horretarako, hauek izan genituen gurekin:

  • Marta Mariñok, Galiziako Xuntako Gizarte Ekonomiako zuzendari nagusiak,  Galiziako Laneratzeko Enpresen Elkarteko presidente Isabel Fragarekin batera, Galiziako Kontratazio Erreserbatuaren Jarraipen Mahaia aurkeztu zigun. Administrazioak eta izaera sozialeko erakundeek (EEEak eta EIak) parte hartzen duten organo bat, erreserba-konpromisoa betetzen dela zaintzen duena eta araudian hobekuntzak proposatzen dituena.
  • Iñaki Mendiorozek, Nafarroako Gobernuko Gizarte Ekonomiaren eta Lanaren zuzendari nagusiak, Foru Gobernuaren neurri eta tresnez hitz egin zigun, besteak beste, Enplegu Babestuaren Batzordeaz, Nafarroako kontratazio atariaz edo Gizarte Ekonomiari buruzko egitura arauemaileaz.
  • Pedro Carrascok, KOOPERAko kontratazio publikoko teknikariak, gizarteratze enpresatik kontratazio erreserbatua bultzatzeko abian jar daitezkeen ekimenetako batzuk eman zituen.

GIZATEAko lantalde teknikoko Joana Revilla eta Miren Urkizuren eskutik, jardunaldiaren amaiera iritsi zen, eta CCR- Kontratazio Batzorde Erreserbatuak landutako materialen aurkezpena egin zen.

Berriz ere eskerrak eman nahi dizkiegu partehartzaile eta hizlari guztiei, bai eta jardunaldian gurekin izan zineten guztiei ere, zuen interesekoa izatea eta Kontratu Erreserbatu berriak bultzatzeko balio izatea espero baitugu.

ESKERRIK ASKO!!

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude