Erreserbatutako Kontratuak

Ohiko galderak 

Berariazko figura legal bat da, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 4. Xedapen Gehigarrian jasotakoa. Honen bidez, kontratu publiko bat erakunde jakin batzuen artean bakarrik lizitatu eta adjudikatu daiteke:

  • Laneratzeko enpresak
  • Gizarte Ekimeneko Enplegu Zentro Bereziak

Sektore publikoko erakunde guztiak behartuta daude kontratuak erreserbatzera, hau da, Udalak, Aldundiak, Gobernu autonomikoak, sozietate publikoak…

  • Guztiek, gainera, erreserba portzentai bat finkatu behar dute urteko kontratazio osoarekiko.
  • Estatu mailakoak ez diren administrazioentzat, ez dago finkatutako portzentajerik ezta erreferentzia gisa balioko duenik ere; aitzitik, portzentajearen zehaztapena administrazio bakoitzak erabakiko du
  • Erreserbatutako kontratuen aplikazioa oso erraza da, beste edozein kontraturen modu berean izapidetu, iragarri eta esleitzen da:
Edozein 
KONTRATU XEDEA
Edozein
JARDUERA SEKTORE
Edozein
KONTRATU MOTA
Edozein
PROZEDURA MOTA
ZENBATEKO MUGARIK
gabe 
SORTAK ERRESERBATZEKO
aukera
LANERATZEKO ENPRESENTZAT BAKARRIK
erreserbatzeko aukera
  • Berezitasun bakarra da parte hartzeko eskubidea mugatzea dela: laneratzeko enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu zentro bereziak baino ezin izango dira aurkeztu eta onartu. Beren izaera egiaztatu beharko dute (akreditazioa eta erregistro ofiziala)
  • Kontratu bat erreserbatutzat kalifikatzeak ez ditu inola ere baztertzen lizitazio batean onartua izateko beste betekizun eta baldintza batzuk, hala nola kaudimen teknikoa, ekonomikoa edo profesionala, jarduteko gaitasuna, kontratistaren sailkapena edo kontratatzeko debekuen eraginpean ez egotea. Baldintza agirietan ezarritako balditnza espezifikoak betezten dituztela justifikatu beharko dute.
  • Aldez aurretik, komeni da kontrastatzea kontratuaren xede den jarduera gauzatzen edo horretan aritzen den erakunderik badagoen. Aurretiazko kontsultak egin ahal izango dira merkatuan, erreserba egin dezaketen erakundeak jarduera-sektore horietan ari diren jakiteko. 
  • Lizitazio-iragarkian adierazi behar da laneratzeko enpresentzat gordetako kontratua dela. Honako hau aipatu beharko da: 

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen 4. Xedapen Gehigarria

2019an, Eusko Jaurlaritzako Kontratazio Publikoaren Aholku Batzordeak Kontratu Erreserbatuei buruzko jarraibide hauek onartu zituen:
Kontratu erreserbatuei buruzko zirkularra, 2019ko urria.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak Laneratzeko Enpresen kontratazioa eta azpikontratazioa erraztuko duten kontratuen erreserba eta klausula sozialak praktikan jartzeko gida oso bat argitaratu zuen:
 BFAren 2018ko Kontratu Erreserbatuen Zirkularra eta Gida.

Kontratuak erreserbatzeko akordioak

2018an legea indarrean sartu zenetik, hainbat administrazio publikok urteko aurrekontuaren ehuneko bat edo zati bat ezartzea erabaki dute, kontratazio erreserbatura bideratzeko:

Adostutako portzentajea: %5 Adostutako portzentajea: %4 Adostutako portzentajea: %2,85 Adostutako zenbatekoa:  600.000€
Kontratu Erresebatuen Erabakia, 2018ko maiatza Kontratu Erreserbatuen Erabakia BFA, 2018 Erreserbarako Erabakia, 2017 Acuerdo Junta de Gobierno, septiembre 2019

Gogoratu...

LANERATZEKO ENPRESENTZAKO BAKARRIK ERRESERBA BEREIZIA egin ahal dela.

LOTEEN ERRESERBA ere egin daitekela

… EGIKARITZEN ARI DIREN KLAUSULA SOZIALAK  sar daitezke.

… KONTRATU TXIKIAK erreserbatu daitezke…

Kontratazio Erreserbatuari buruzko informazio guztia izateko, gida hau deskarga dezakezu:
>>Guía para contratos reservados a Empresas de Inserción. GIZATEA 2019