el 25-10-2022
Gizatearen sarea hazi egin da, CPTEX BILBAO Peñascal Kooperatibak sustatutako eta ehungintzan aritzen den gizarteratze-enpresaren atxikipenarekin.
Peñascal kooperatibaren ezaugarria da egiten dituzten prestakuntza-prozesuen inguruan enpresa-ekimenak sortzea. Horrela, CPTex laneratzeko enpresa sustatu dute modaren eta jantzigintzaren sektorean, kooperatibak oraindik ez baitzuen honelako enpresa jarduerarik.
Ehungintzaren sektoreak, bolumen handiko marka eta ekoizpenak nagusi izanik, ez ditu tokiko diseinuaren beharrak asetzen, arazoak baititu lantegi lehiakorrak aurkitzeko lana esportatu behar izan gabe. Horretarako sortzen da CPTex, bere jantzietan kalitate handia bilatzen duten serie laburreko produkzioei eskainia. Bere jarduera, batez ere, emakumeen jantzien merkatura bideratzen da.