el 20-11-2025
Peñascal kooperatibak garatzen dituen prestakuntza-prozesuen inguruan ekimen enpresarialak sortzeko duen jardunari jarraituz, Peñascal Instalaciones Eléctricas laneratze enpresa bultzatu du. Ekimen honen bidez, kooperatibak bazuen ibilbide formakutiboa sektore honetan, baina oraindik ez zuen jarduera enpresarial propiorik garatzen.
Instalazio elektrikoen sektoreak profil tekniko kualifikatuak eskatzen ditu, profesionaltasuna, segurtasuna eta teknologia berrietara egokitzeko gaitasuna bermatzen dutenak. Peñascal Instalaciones Eléctricas sortu da behar hori asetzeko, eta, aldi berean, bazterketa-egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat lan-aukera berriak sortzeko. Enpresa honek instalazio eta mantentze lan elektrikoak egiten ditu, bai ingurune bizitegietan, bai industrialetan.
Gaur egun, enpresak 7 langile ditu, eta horietatik 4 laneratze langileak dira. Haien jarduera Bilbon kokatutako tailerrean eta operazio-oinarrian garatzen da.
Bere sarrerarekin, Gizatea sareak instalazio elektrikoen sektorean duen presentzia sendotu egiten du, eta aldi berean, enplegu inklusiborako aukerak areagotzen ditu Bizkaian.
