el 26-02-2026
Kanariar Uharteetako erakunde-ordezkaritza batek, gobernuko goi-kargudunek eta hirugarren sektoreko ordezkariek osatuak, bisita ofiziala egin zuen EAEra 2026ko otsailaren 19an eta 20an. Bisitaren helburua gizarte-berrikuntzarekin, 2030 Agendarekin eta gizarte-enpresen EAEko ereduarekin lotutako esperientziak lehen eskutik ezagutzea izan zen. Agendan, Lehendakaritzan (Eusko Gobernuaren egoitza nagusia) erakunde-bilerak eta EAEko hirugarren sektoreko erakundeekin bilerak egin ziren, baita erreferentziazko laneratze enpreseetara bisitak ere.
Otsailaren 20an, ostiralean, ordezkaritzak Gizatea-ko kide diren hainbat laneratze enpresa sustatzaile den Peñascal Kooperatibaren instalazioak bisitatu zituen. Bisitan zehar, Kanariar Uharteetako ordezkaritzak erakundearen prestakuntza eta gizarte-lan inklusio eredua ezagutu zuen, baita laneratze enpresak sustatzeko duen esperientzia ere, gizarte-bazterketa arriskuan edo jasaten duten pertsonentzako aukerak sortzeko tresna gisa. Ondoren, taldea Emaús Servicios Medioambientales laneratze enpresaren egoitzara joan zen, Bilbon kokatutako enpresa soziala, eta bertan ekonomia sozial eta solidarioak trantsizio ekologikoan eta enplegu inklusiboaren sorreran duen eginkizunari buruz eztabaidatu zuten, ingurumen-kudeaketaren eta gizarte-inklusioaren arloko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatuz.
Bidaia instituzional honek Kanariar Uharteen eta Euskadiren arteko loturak sendotu ditu, lankidetzarako bideak ireki ditu eta inklusiorako eredu arrakastatsuen trukea bultzatu du, enpresa sozialen eta hirugarren sektorearen eginkizuna indartuz 2030 Agendaren garapenean.
