ekaIN jaio da

Por Gizatea

el 17-10-2011

Redes para la Inclusión Social en Euskadi – Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak

Joan den urriaren 4an, REAS Euskadi, EAPN Euskadi, Hirekin, Gizatea eta Harresiak Apurtuz sareek osatutako ekaIN – Redes para la Inclusión Social en Euskadi–Euskadiko Gizarteratzearen aldeko Sareak-en eraketa batzarra izan zen.

Azkeneko urteotan, 5 sareok Gizarte Zerbitzu, Enplegu edota Gizarteratzearekin zerikusia duten esparrutan lankidetzan aritu gara. Baita ere, aspalditik, ekimen soziala antolatzeko beharra, zehazki gure azpisektorearena, planteatu egin da, presentzia sozial handiagoa eta erakunde publiko zein beste gizarte-eragileekin elkarrizketa hobeagoak edukitzeko helburuarekin.

Baterako hausnarketa prozesu baten ondoren eta ezarritako norabidean lan egiteko helburuarekin, 5 sareek elkarte bakar bat sor zezaten erabaki zen. Entitate berriaren estatutuen lantzeari ekin zitzaion, eta 5 sareei dagozkien organoen onarpenaren ostean, 2011ko urriaren 4an, elkarte berriaren eraketa batzarra gertatu zen.

Plataforma honen xedea “gizarteratzea bultzatzen duen gizarte baten sustapena da, eta horretarako, gizarte-ekintzaren barnean, zehazki gizarteratzearen esparruan lan egiten duten gizarte ekimeneko entitateen sareek, elkartzea erabaki dute”.