Gizatea, Euskadiko Gizarteratzeko eta Laneratzeko Enpresen Elkartea, 2007. urtean sortu zen laneratzeko enpresek aurrean dituzten erronkei taldeka eta eraginkortasunez aurre egin diezaieten, sektorea hobetzeko eta sendotzeko, elkarren arteko lankidetza sustatzeko, eta erakunde publikoen eta gizarte osoaren aurreko hizketaldia errazteko.
Gizatea sektoreko erakunde ordezkari erreferentea da Euskadin. 43 enpresa daude bertan, 1.852 laguni ematen die lana, eta horietatik 1.054 (%57) laneratzeko prozesuan dauden pertsonak dira. Laneratze-tasa oso altuak dituenez, argi dago tresna eraginkorra dela lan munduan sartzeko behar konplexuak dituzten pertsonen beharrei erantzuteko.
Gizatea-k giza, gizartea eta atea kontzeptuak bateratzen ditu. Horrela, gizartzeratze enpresek partehartzerako eta gizarte integraziorako sarbidea ahalbidetzen duten funtzioa adierazi nahi dugu. Hori guztia pertsona protagonista gisa hartzen duen laneratze eta gizarteratze prozesu baten bitartez egiten da.
Ateak zabaltzen

Balio eraldatzaileak
Gizarte bidezkoagoa eta zuzenagoa lortzeko balioak dituzten enpresak gara.
Ikusi etikako kodea
- irabazi-asmorik ez
- ingurumenaren iraunkortasuna
- genero-berdintasuna
- inguruarekiko konpromisoa
- gardentasuna
- lankidetza
Gizatea en cifras (2016)
Zifrak
- 43Elkartutako enpresak
- 1.852Langileak
- 1.054Laneratze langileak
- 55,3 mill. €Sarrerak