Ekoizpenean eta laneratzean laguntzeko teknikarien topaketa

Por Gizatea

el 29-11-2024

Azaroaren 28an Gizateako Laneratze Enpresetako Laguntzako Teknikarien Topaketa egin genuen. Ekoizpeneko eta laneratzeko teknikarien arteko lan jardunaldia izan zen, gizarteratze eta laneratze ibilbideen kudeaketan teknikarien arteko koordinazioari buruz hausnartzeko.

Topaketak Gizateako bazkide diren laneratze-enpresetako 50 teknikari bildu zituen, eta 3 unetan egituratu zen: testuingurua, esperientzien mahaia eta talde lana.

Testuingurua

Laneratze enpresek enpleguaren inguruan antolatutako gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak eskaintzen dizkiete kalteberatasun egoeran dauden pertsonei. Hauek enpresa logika eta laneratzeko metodologiak uztartzen dituzte. Bi helburuak, ekonomikoa eta soziala, elkarren mendekoak dira, baten prozesuek eta emaitzek bestean eragiten dute, eta alderantziz.

Laguntza prozesua erakundean egiten duen prozesu bakartzat hartzen badugu ere, praktikan, prozesu horiek hainbat lagileen profilei dagozkie: ekoizpeneko teknikariak, lan-jardunaren eta lanpostuan laguntzearen arduradun gisa, eta gizarteratzeko teknikariak, garapen pertsonalaren eta soziolaboralaren arduradun gisa ikuspegi integral batetik. Beraz, enpresaren profil profesional guztiek partekatzen duten erantzukizuna da.

Ildo horretan, laneratzeko enpresetako gizarteratze eta laneratze ibilbideen kudeaketan kontuan hartu beharreko alderdi bihurtzen dira profil profesionalen artean koordinatzeko modu zehatzak.

Koordinazio-esperientziak laneratzeko enpresetan

Laneratzeko enpresen aniztasuna, heterogeneotasuna eta tipologia direla eta, produkzio-lana eta laguntza-lana antolatzeko hainbat modu aurkitzen ditugu.

Topaketan 3 laneratze enpresen esperientzia ezagutzeko aukera izan genuen:  Badia Berri, Berezi 99 eta Berziklatu. Lurralde desberdinetako, jarduera sektore desberdinetako eta tamaina eta egitura desberdinetako hiru enpresa dira. Laguntzako lana nola antolatzen duten aurkeztu zuten, eta laneratze enpresako laguntzako profesionalen arteko koordinazioan esku hartzen duten funtsezko elementuak nabarmendu zituzten.

Talde-lana

Topaketaren bigarren zatian, laguntzako teknikariek, produkzioan zein laneratzean, bi gairi buruz hausnartu zuten elkarrekin: laneratze enpresan laguntzeko prozesuak eta profesionalen arteko koordinazioa.

Lehenengo blokean, bi dimentsioetatik heldu genion laguntzari: produkziotik eta sozialetik, zentzu zabalean, laneratze-enpresan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetako prestazioak eta laguntza arloak erreferentziatzat hartuta.

Lehenengo blokean, 2 dimentsioetatik (produktiboa eta soziala) laguntza ematea jorratu zen, zentzu zabalean, laneratzeko enpresan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideetako prestazioak eta laguntza-arloak erreferentziatzat hartuta.

Bigarren blokean, produkzioko eta laneratzeko teknikarien arteko koordinazio maila difereteak zehaztu ziren, kontuan hartu beharreko elementuak, funtzionatzen duten alderdiak eta koordinazioan hobetu daitezkeen beste batzuk identifikatzeko.

Eskerrik asko topaketan parte hartu duzuen guztioi.

 

(gaztelaniaz) Infografia: profil teknikoei eta profesionalen arteko koordinazioari buruzko galdetegiaren emaitzak