el 17-11-2021
Azaroaren 15ean eta 16an Enpleguaren IV. Kongresua egin da Gasteizen, “Enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa kontratu sozial berri baterako” lelopean, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eskutik.
Jardunaldietan zehar, Euskadiko enpleguaren orainari eta etorkizunari eragiten dioten hainbat gairi buruzko hitzaldiak eta eztabaida-mahaiak entzuteko aukera izan dugu
- Kalitatezko enplegu inklusiborako bideak eta estrategiak
- Covid osteko egoera eta enplegua berreskuratzea: eragina eta erronkak
- Eraldaketa eta trantsizio digital eta teknologikoa, ekologikoa eta demografikoa
- Berrikuntza Enplegu Politiketan
- Euskal Enplegu Sistemaren Lege Proiektua
- Enplegua 2050. urtean
Kongresuak eragile publiko, pribatu, sozial eta akademikoek elkarrekin hausnartu, eztabaidatu eta ikasi ahal izan dugun topagunea eskaini du. Euskadin kalitatezko enplegu inklusibo baten alde lan egiten jarraitzeko.