Eragileen arteko topaketa Vitoria-Gasteizen

Por Gizatea

el 14-07-2022

Joan den asteartean, uztailaren 12an, Gizateak, ENDAA elkartearekin batera,  eragileren arteko topaketa deitu zuen Gasteizen, Euskad(IN)klusiboa proiektuaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren laguntzari esker garatzen ari dena.

Hitzordua Gasteizko Rosa Parks Aretoan izan zen. Bertan, Araban gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonentzako enplegu inklusiboa sortzeko interesa zuten hainbat eragile bildu ziren.

Hirugarren sektore sozialeko elkarte eta erakundeak, laneratzeko enpresak eta haien erakunde sustatzaileen ordezkariak, eta udal administrazio publikoetatik etorritako pertsona batzuk, besteak beste, laneratzeko enpresak sortzeko identifikatutako merkatu aukera eta nitxo batzuk kontrastatu eta komentatzeko aukera izan genuen.

Gainera, jardunaldia lurraldeko eragileen arteko topagunea izan zen, kezkak partekatzeko eta sinergiak identifikatzeko aukera.

Topaketa hau abiapuntu bat izan da eragileren batekin aurrera egiteko, Euskad(IN)klusiboa proiektuaren xede diren ideien analisian eta enpresa-planen definizioan.

Beste behin ere, parte hartu duten guztiei eskerrak emateko aprobetxatzen dugu gune hau.