EREIN proiektuaren emaitz nagusiak aurkeztu ditu Gizateak

Por Gizatea

el 02-03-2022

GIZATEAk EREIN Proiektuaren emaitzak aurkeztu ditu. Proiektu hori 2021ean garatu zen eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu zuen ElkarEKIN Lanean Estrategiaren esparruan, lurraldean gizarte kalteberatasun egoeran dauden pertsonen enplegu aukerak areagotzeko helburuarekin, lankidetza publiko-pribatutik abiatuta, laneratzeko enpresak sustatzeko aukerak identifikatuz.

Jardunaldiari hasiera emateko, bertaratutakoei ongietorria egin zieten Iune Polok, Gizatearen Gipuzkoako lehendakariordeak, eta Unai Anduezak, Aldundiko Proiektu Estrategikoen zuzendariak. Biek ala biek nabarmendu zuten laneratzeko enpresek lurralde garapenean eta gizarte kohesioan duten zeregina, eta lurraldean laneratzeko postuak handitzeko helburu estrategikoa azpimarratu zuten, 2023an 15 laneratzeko enpresa baino gehiago izanik.

Jardunaldiari jarraipena emateko, proiektuan lortutako emaitza nagusiak azaldu ziren. Hala, eskualde bakoitzean laneratzeko enpresak sortzeko prozesuetan inplikatutako eragileak aurkeztu ziren: garapen-agentziak, gizarte-erakundeak, tokiko administrazioak eta enpresa-sareko eragileak. Geroago, sektoreka identifikatutako aukera-nitxo nagusien errepasoa egin zen, bai tradizioetan, bai gorabidean dauden sektoreetan, laneratzeko enpresa berriak sortzeko edo gaur egun lurraldeak dituen enpresetan jarduera ildo berriak ezartzeko.

Jardunaldiaren bigarren zatian Esperientzia Mahaia izan zen protagonista. Bertan, Gipuzkoan laneratzeko enpresak mantendu eta sortzeko bultzada izan diren eragileen arteko hiru lankidetza-esperientzia ezagutu genituen:

  • Beterri Errotuz, Sartu Erroak erakundeak Buruntzaldean sustatutako gizarteratze-enpresa, Beterri-Buruntzako Udalek laneratzeko enpresei gordetako kontratuen bidez jarduera eta enplegu inklusiboa sortzeko hartutako konpromisotik sortua.
  • Errenteriako Udalaren eta Gizatearen arteko lankidetza hitzarmena, udalerrian Erosketa Publiko Arduratsuaren plangintza estrategikoaren bidez laneratzeko enpresari erreserbatutako kontratazioa sustatzeko.
  • Konpongi, laneratzeko 2 enpresaren (Suspertu eta Emaus Home Zerbitzuak) arteko lankidetzaren emaitza den jarduera ildo berri bat, mantentze eta erreform azerbitzuak eskainiko dituena.

Jardunaldiaren itxiera Iune Polok, Gizatea elkarteko Gipuzkoako lehendakariordeak, eta Joana Revillak, Eusko Jaurlaritzako Koordinakundeko koordinatzaileak egin zuten, eta Gipuzkoako laneratze-enpresen ondorioen eta etorkizuneko  erronken errepasoa egin zuten.

Jardunaldira bertaratu direnen artean, Gipuzkoako Laneratzeko Enpresen ordezkariak, Foru Aldundikoak, Garapen Agentzietakoak eta udaletakoak daude, baita Esku hartze Sozialaren esparruan lan egiten duten Gizarte Erakundeen ordezkariak ere. Eskerrik asko guztioi!