Euskadiko gizarteratze enpresetan burututako praktika programa bukatu egin da

Por Gizatea

el 10-05-2012

Malagako gizarteratze enpresetatik etorritako 7 profesionalek, hain aberasgarria izan den egonaldia bukatu dute

Joan den maiatzaren 4an, Euskadiko gizarteratze enpresetan praktika profesionalen programa itxi egin zen. Prestakuntza programa hau Emprendimiento+Inserción (E+I) proiektuaren barne dago. Proiektua Malagako Aldundiak zuzentzen du eta Europako Fondo Sozialak eta Andaluziako Enplegu Zerbitzua laguntzen dute.

Programa honek, beren partaideen kudeaketa gaitasunak garatzea bilatzen du, baita ezaugarri hauek dituen enpresa batean ari diren pertsonak bideratzeko eta motibatzeko beharrezkoak diren gaitasun sozialak garatzea ere.

Horrela, martxoa eta maiatza bitartean, Malagako gizarteratze enpresa ezberdinetako 7 pertsona, Gizatea eta Gizateako kide diren zenbait gizarteratze enpresa ezagutu dituzte. Enpresa hauen entitate sustatzaileak Gaztaroa Elkartea (Sartu Bilbao), Peñascal, S.Coop. eta Emaús Bilbao S.C.I.S dira.

Gainera, hainbat prestakuntza jardunaldi ospatu dira, honako gaien inguruan: laneratzeari laguntza, gizarte-klausulak, diru-laguntzak eta kontratazioa eta balantze soziala.

Programa, partaideen eskutik zein Malagako Aldundiaren eskutik, oso emaitza positiboekin eta balorazio altuarekin amaitu egin da. Taldeak ateratako ondorio garrantzitsuenen laburpena hemen deskarga daiteke.