el 16-12-2025
Abenduaren 5ean, Gizateak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ECRI ikerketa-taldeak (Ethics in Finance & Social Value) jardunaldi-mintegi bat antolatu zuten. Bertan, gizarte-kontabilitatea ezartzeko prestakuntza-ekintza prozesuaren emaitzak aurkeztu ziren, bai eta Gizateako gizarteratze-enpresetan aplikatzeko eredu baten diseinua ere. Jardunaldian 35 lagunek hartu zuten parte.
Jardunaldia Jorge Gutiérrezek, EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanordeak, eta Rosa Gilek, Gizateako presidenteak, egindako ongietorri eta aurkezpen instituzionalarekin hasi zen. Ondoren, gizarte-kontabilitatearen metodologia eta enpleguko politika publikoen eta kontratazio publikoaren ebaluazioan duen aplikazio praktikoa aurkeztu ziren, Leire San José EHUko katedradun eta ECRI taldeko ikertzaile nagusiaren; Javier Mendoza, Kanarietako La Lagunako Unibertsitateko kontratu erreserbatuetan adituaren; eta María José Rodrigo, Gizateako zuzendaritza-batzordeko kidearen, ekarpenekin.
Ondoren, Gizateako gizarteratze-enpresetan gizarte-kontabilitatea ezartzeko prestakuntza-ekintza prozesua azaldu zen, Alfonso Etxanoberen eskutik; Deustuko Unibertsitateko irakaslea eta LKS Next-eko aholkularia da bera, eta Gizatea lagundu du eredu horren definizio prozesu osoan.
Atsedenaldi baten ondoren, Ander Arcosek, Gizateako proiektu-teknikariak, World Café dinamika aurkeztu zuen. Dinamika horretan arlo akademikoko, gizarteratze-enpresetako eta erakunde publikoetako ordezkariek parte hartu zuten, emaitzak baliozkotzeko eta proposamenak jasotzeko helburuarekin, etengabeko hobekuntza bultzatuz eta gizarteratze-enpresek enpleguaren eta inklusioaren bidez gizarte-eraldaketan duten eginkizuna indartuz. Jardunaldia Joana Revillak, Gizateako koordinatzaileak, egindako agur eta itxierarekin amaitu zen.
Tailerraren emaitzek 2025ean landutako Gizateako gizarteratze-enpresentzako gizarte-kontabilitate eredua fintzea ahalbidetuko dute, haren adierazleen eta balio-aldagaien definizioa hobetuz, enpresa horien gizarte-inpaktua gizarte-kontabilitatearen ikuspegitik zehaztasun handiagoz islatu dadin.
