Formakuntza “Laneratzeko enpresa sortzea eta kudeatzea”

Por Gizatea

el 28-09-2023

Deskribapena


Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak finantzatutako Euskad (IN) klusiboa proiektuaren bidez, Euskadin laneratzeko enpresa bat sortzeko eta ondoren kudeatzeko prozesua erraztuko duen tresna izango den prestakuntza eskaini nahi du Gizateak.

Helburuak


Prestakuntza-programa honen helburua da laneratzeko enpresak sortzeari eta kudeatzeari buruzko jakintza metatua partekatzea laneratzeko enpresa bat, berria edo lehendik dagoena, sustatzeko interesa duten edo horretan murgilduta dauden pertsona eta/edo erakunde guztiekin, eta, horrela, laneratzeko enpresak sortzeko prozesuak eta enpresa horien kudeaketa bera erraztuko dituzten tresnak ematea etorkizuneko eta egungo erakundeei eta enpresa horiek osatzen dituzten pertsonei.

Gizarte-ekintzailetzaren arloko eta laneratzeko enpresen sektoreko profesionalen laguntza izango dugu.

Nori zuzenduta dago?


Laneratzeko enpresak sustatzeko interesa duten Euskadiko hirugarren sektore sozialeko erakundeetako profesionalak, bai eta erakunde publikoetako profesionalak ere, hala nola udalak, garapen-agentziak eta abar. Halaber, prestakuntza hori laneratzeko enpresetako profil profesionaletara bideratuta dago, eta haien egituraren barruan enpresa-kudeaketako eta pertsonen kudeaketako ezagutzetan sakondu nahi dute.

Programa eta datak


 Izen ematea


Saio bakoitzerako izen ematea apartekoa da, hau da, gehien interesatzen zaizuen saoietara bakarrik apunta zaitezke.

Eman izena

  • Zalantzak argitzeko:

miren@gizatea.net
688729586 | 944010959