el 26-03-2013
Gizarteratze enpresak errealitate garrantzitsua dira Euskadin. Estatu mailan ospe handia daukate – bolumenagatik, egiten jakiteagatik,…-. Hala ere, Euskadiko hiritarren gehiengoak ez ditu ezagutzen, ez daki zer diren, zergatik existi
Gizarteratze enpresak gizarte-ekimenagatik sustatutako enpresak dira eta hauen helburua bazterketa egoeran dauden pertsonen barneratzea da. Estatu zein erkidego mailan araututa daude. Euskadin Gizatea elkartean batzen dira.
Jakin beharreko zenbait datu: Euskadin ia 50 gizarteratze enpresa daude, 1.300 enplegu baino gehiago sortzen dituzte eta hauetatik 600etik gora gizarteratze prozesuan dauden pertsonentzat dira. Datu honek, bera bakarrik merezi du, baina gehiago dago oraindik. Gizarteratze enpresak:
- Gizarteratzea sortzen dute: pertsonen %52 eta %75a artean lan merkatu arruntera sartzen dira gizarteratze enpresatik ateratzean.
- Baliabide jasangarria dira: %75 batean merkatuaren menpe dauden eta laguntza publikoetatik jasotzen duten %60a administraziora itzultzen dute.
- Irabazi-asmorik ez daukate: mozkinak ez dituzte kapitalaren artean banatzen, eta zehazki Euskadin, legeak ez du baimentzen.
- Sozialki arduratsuak dira: irizpide sozial, etiko eta ingurumen-irizpideak dituzte eta haien urteko txostenetan honen berri ematen dute.
- Askotarikoak eta ezberdinak dira: produktu eta zerbitzu ezberdinak eskaintzen dituzte: ostalaritza, eraikuntza, garbiketa, animazioa, birziklapena, …
Produktu edo zerbitzuren bat erosteko edo kontratatzeko orduan, aukera paregabea da gizarteratze enpresetan egitea. Ondasun edo zerbitzu bat jasotzeaz gain, gizarte-kohesioa sortzen eta gizarte eta ingurunearekin arduratsuak izaten egongo gara. Ez da gutxi, eta oso erraza da.
Alfonso López Martínez
Gizateako presidente ohia
EAPN Euskadiko Gerentea
(Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin)