Gizarteratze enpresei buruzko lan jardunaldian Gizatearen partehartzea

Por Gizatea

el 07-07-2011

Ekainaren 29an Llerenan (Badajoz) EAPN Extremadurak antolatua.

Gizarteratze enpresei buruzko lan jardunaldian 50 pertsona inguru parte hartu zuten. Hauek, gizarteratze arazo larriak dituzten pertsonen gizarteratze eta laneratzean lan egiten duten entitate, erakunde eta GKEetatik eta Extremadurako eskualde ezberdinen enplegu eta tokiko garapen eragileetatik etorriak ziren. EAPN Extremadurak antolatutako jardunaldi hau, ekainaren 29an ospatu zen Llerenako Nekazaritza Ganbaran, Badajoz-en.

LLerenako Alkatea eta Badajozeko Aldundiko Presidentea den Valentin Cortes-ek, EAPN Extremadurako Presidentea den Jose Manuel López-ek eta FEXADeko Presidentea den Manuel Martín-ek jardunaldiari hasiera eman diote.

Goizeko lehenengo mahaian, “Gizarteratze enpresak eta gizarte klausulak gizarteratze tresna gisa” izenburua zeramana, Miriam Rodriguez-ek (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa), Leire Álvarez de Eulate-k (Gizatea) eta Felisa Pérez-ek (Ongizatea eta Garapena elkartea) parte hartu zuten.

Bigarren mahaian, prozesuetan jarri zen arreta, “Gizarteratze enpresak: eraketa, erregistroa eta laguntza ekonomia sozialetik eta korporazioetatik” izenburupean. Bertan, Yolanda Mimbrero-k (ALUCOD), Jose Alberto Hidalgo-k (CEPES Extremadura) eta Pedro Pinilla-k (Extremadurako Junta) parte hartu zuten. Jardunaldia bukatzeko, ondorioak Felisa Pérez-ek aurkeztu zituen.

Gizateatik, EAPN Extremadura eskertu nahi dugu jardunaldian parte hartzera eta beste autonomia-erkidegoen esperientzia GE gaietan konpartitzera gonbidatu izanagatik.