el 15-12-2021
Joan den abenduaren 14an, BEAZeko bulegoetan, “Laneratzeko Enpresak sustatzea eta sendotzea Bizkaian, berrikuntzarako eta lankidetzarako enpresa-laguntzaren eredu baten bidez.” proiektuaren emaitzak aurkeztu genituen, proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzarako Programaren barruan dago.
Topaketaren helburua zen proiektuan zehar identifikatutako aukera-nitxoen emaitzak bateratzea, Bizkaiko laneratzeko enpresei jarduera ildo berriei ekiteko aukera emateko.Lehenik eta behin, proiektuaren eta burututako ekintzen aurkezpena egin genuen: aurkezpenak eta lan-jardunaldiak hainbat eragile sozio-enpresarialekin, Erakunde Sustatzaileekin eta Bizkaiko gizarteratze eta laneratze enpresekin, enpresa berriak sortzeko eta daudenak bultzatzeko negozio eredu berriak diseinatzeko helburuarekin.
Jardunaldiaren bigarren zatian, emaitzak Laneratzeko Enpresen ordezkariekin kontrastatzeko aukera izan genuen, baita laneratzeko enpresen arteko aukera eta lankidetza berriei buruzko beste ideiaren bat biltzeko ere.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu jardunaldira hurbildu ziren pertsona guztiei. Urtarrilean emaitzen berri emango dugu, denok kontsultatu ahal izan ditzazuen.