el 18-01-2011
Gizarteratzean laguntzen duten teknikarien lantaldeak antolatutako 2011ko formakuntza saioen deialdia
Gizateako Gizarteratzeko Laguntza lantaldeak, taldeak berak antzemandako beharrizanei erantzuna emateko helburuarekin, 2010eko azkeneko hiruhilabetean formakuntza mintegi batzuekin hasi ginen.
Horrela, 2011ko lehenengo seihilekoan zehar, laguntza lanarekin zerikusia duten zenbait elementu eta prozesuri, modu hezigarri batean ekingo diogu. Ez hainbeste aspektu tekniko edo estandarizatuak, baizik eta pertsonala, kualitatiboa edo erlazioanala den aldea landuko dugu. Honetarako, “Gizarteratzeko laguntzarako pertsonal teknikoaren harreman gaitasunen garapena ” izenburua daramatzaten 5 mintegi antolatu ditugu, zeinek otsaila eta ekaina bitarteko hileko lehenengo ostiraletan burutuko diren:
• 1go saioa: otsailak 4
• 2. saioa: martxoak 4
• 3. saioa: apirilak 1
• 4. saioa: maiatzak 6
• 5. saioa: ekainak 3
Mintegi hauen iraupena 4 ordutakoa izango da, 10etatik 14etara (30 minutuko atsedenaldi batekin) eta Eutokia Gizarte Berrikuntza Zentroan (Boluetabarri Eraikina, Bilbao-Galdakao errepidetik sarrera, 10. zkia, metro Bolueta) izango dira. Mintegiak, Deustuko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako irakaslea den Natxo Martínez-ek eta, giza aholkulari den Asier Gallastegik, dinamizatuko dituzte.
Gizarteratze eta laneratze enpresen laguntzarako pertsonal teknikoarentzat tailer hau interesgarria izan daitekeela uste dugu, hortaz, Gizateako enpresa guztiak bertan parte hartzera gonbidatzen ditugu. Hala ere, lekuak mugatuak dira, eta saio guztietara etortzea eskatuko da. Izena eman dezakezue gizatea@gizatea.net helbidean edo 944 160 566 telefonoan urtarrilaren 26a arte (asteazkena).