el 18-01-2019
Joan den azaroaren 26an Gizateak X. urteurrena ospatu zuen, Bizkaia Aretoan (Bilbo) jardunaldi bat eginez. Herri administrazioetako, gizarteratze-enpresetako eta gizarte-erakundeetako, sare, unibertsitate eta enpresetako 120 pertsona bertaratu ziren.
Jardunaldiaren inaugurazioa Beatriz Artolazabalek, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta María José Rodrigok, Gizateako presidenteak, egin zuten. Artolazabalek adierazi zuen Gizateak eta ordezkatzen dituen 42 gizarteratze-enpresek –zaurgarritasun egoeran dauden eta lan-merkatuan sartzeko arazo bereziak dituzten pertsonak gizartean eta lanean barneratzeko lan egiten dutenak– egiten duten lana euskal gizartearen kohesioan laguntzen duela. Horregatik, erakundeak zein gizartea lanean barneratzeko enpresak laguntzera animatzen ditut, gizartea kohesionatzeko. Sailburuak “onura publikoa eta komuna, eta ez bakarrik interes pribatua aintzat hartzen duen eredu ekonomiko bat defendatu zuen; iraunkorra, adeitsua eta beharrezkoa den aukera-berdintasuna kontuan hartzen duena. Helburua gizakiaren zerbitzura dagoen ekonomia solidario eta ko-arduratsua da; Euskadi solidarioagoa eta kohesionatuagoa lortzeko gizarte-garapenean laguntzen duena. Eusko Jaurlaritzarentzat, Gizatea eta elkartutako enpresak lehen mailako bidaideak dira.”
Hirugarren mahaian gizarteratzeko zenbait euskal enpresarekin izandako lankidetza esperientziak partekatu zituzten eragileak bildu ziren. Ana Martínek, Oñatiko Udaleko zinegotziak eta Maite Agirrebeitiak, Ulma Fundazioko kideak, Laneratuz programa aurkeztu zuten, 2018an Bidebarri gizarteratze-enpresarekin batera martxan jarri dutena. Programaren helburua da Bidebarrin euren ibilbidea amaitu duten gizarteratzeko langileak kontratatzeko diru-laguntzak ematea, udalerriko 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetara zuzenduta. Patxi Arrazolak, Oarsoaldeako Garapen Agentziako Enplegu zuzendariak, Oarsotek gizarteratzeko enpresaren erakunde sustatzaile gisa agentziak izan duen esperientzia azaldu zuen, eskualdeko industria sektoreko enpresa arrunt baten laguntzarekin. José Antonio Crestelok, BSH etxetresna elektrikoen sektoreko multinazionaleko kideak, Berrerabiltzeko Prestakuntza ekimena aurkeztu zuen, enpresaren gizarte-erantzukizuneko politikaren barruan Aeress-ekin (Asociación de Entidades Recuperadoras de Economía Social y Solidaria) batera garatzen ari dena, eta etxetresna elektrikoak berrerabiltzeko prestatzen dituena, gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonen zuzendutako enplegua sortuz. Euskadin, lankidetza hori Koopera Servicios Ambientales gizarteratze-enpresarekin egiten da. Azkenik, Elena Alonsok, Debegesa – Debabarreneko Garapen Agentziaren Giza Baliabideak Garatzeko Saileko arduradunak, agentziak eskualdean 2019an osatuko den gizarteratzeko enpresa bateko kide izateko duen asmoa adierazi zuen, eta enplegu barneratzailea sortzeko aukera ematen duten eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzen duten tresna mota hauek existitzearen garrantzia azpimarratu zuen. Egun, Debegesa, Gizatearekin batera, industria sektorean gizarteratzeko enpresak sortzeko aukerak hautemateko ikerketa bat garatzen ari da.
Jardunaldia amaitzeko, Leire Álvarez de Eulatek, Gizateako gerenteak, sektoreak Euskadin egun eta etorkizunean 2020ra arte dituen erronken gaineko gogoeta egin zuen:
– Enpresa talde bat, enplegu barneratzailean hiru aldiz aukera gehiago sortzen dituena.
– Gizarteratzeko euskal enpresetan gizarteratze-prozesuan dauden pertsonen % 80k beraientzat onuragarriak diren emaitzak lortzea; emaitza horiek enpleguko politika publikoen barruan ebaluatuko dira.
– Gizarteratzeko enpresen lurralde oreka handiagoa.
– Gizarteratzeko euskal enpresek diseinu egokia eta eragile ezberdinen artean aitortua dena lortzea, baita lanean barneratzeko prozesuetan garrantzitsuak diren erremintak ere, gure gizartean enplegurako eta gizarteratzeko erronken handitasunaren eta konplexutasunaren mailan daudenak.
– Erronka horiek Gizatearen etika kodean jasotako printzipio eta balioei jarraiki lortzea, gizarteratzeko enpresek geure egiten ditugunak: kalitatea, parte-hartzea, gardentasuna, irabazi asmorik ez izatea, ko-ardura, aukera berdintasuna, genero berdintasuna, lankidetza, pertsonalizazioa, iraunkortasuna eta ingurumenarekiko konpromisoa.
Gizateako lehen presidente eta sektorea hastapenetan sustatzeko funtsezko pertsona izandako Alfonso Lópezek itxi zuen, eta agur esateko koktel batekin amaitu zen, topaketa eta ospakizun giroan. Eskerrik asko gurekin egoteagatik!