GIZATEA 2023ko Batzar Orokorra

Por Gizatea

el 19-07-2023

Joan den ekainaren 27an, Gizateak 2023ko Ohiko Batzar Orokorra ospatu  zuen Emaus Gizarte Fundazioaren Donostiako egoitzan, hiri horrek duen Gizarte Ekonomiaren hiriburua dela eta. Bertan sareko 34 Laneratzeko Enpresa Bazkide egon ziren ordezkatuta.

Batzarrean, 2022ko ekitaldiari dagozkion kudeaketa-txostena eta txosten ekonomikoa aurkeztu ziren, bai eta 2023ko Kudeaketa Plana eta aurrekontua ere. Aurkezpenaren ondoren, Marijose Rodrigo Gizateko Lehendakariaren eta Joana Revilla Koordinatzailearen eskutik, bozketak egin ziren, eta agiri eta proposamen guztiak aho batez onartu ziren.

Aurten, berrikuntza gisa, “Estrategia Gizatea horizonte 2030” aurkeztu da, Euskadiko laneratze enpresen egoeraren eta testuinguruaren orainari eta etorkizun hurbilari buruzko hausnarketa prozesu baten emaitza. Prozesu horrek Gizatearen jarduera ildoak eguneratzeko eta zehazteko balio izango du.

Gainera, hitzaldiei amaiera emateko, Cristina de la Cruzek “Gizateako Laneratzeko Enpresen Esparru Etikoa” aurkeztu zuen. Dokumentu honek Gizateako Etika Kodearen irakurketa sintetikoa jasotzen du, konpromisoen, orientazioen eta adierazleen bidez, Euskadiko Laneratzeko Enpresen horizonte etiko hori gure egunerokoan zein neurritan eta nola azaltzen den modu zehatz eta errazean identifikatzeko.

Batzarraren formaltasunaren ondoren, Emaus Social Faktoryren instalazioak bisitatzeko aukera izan genuen baita Erakundearen ekimen eta zerbitzu batzuk ezagutzeko aukera ere.

Jardunaldia amaitzeko, Sukalbidek luntxa eskaini zigun, ideiak sozializatzeko, partekatzeko eta trukatzeko eta sareko kide berri batzuk ezagutzeko giro ezinhobea.

Parte hartu duzuen guztiei eta zuen lanarekin Batzarra posible egin duzuenei, ESKERRIK ASKO!