el 29-06-2026
Joan den maiatzaren 29an, Gizateak, Euskadiko Gizarteratze Enpresen Elkarteak, 2026ko Ohiko Batzar Nagusia egin zuen Gasteizen. Bertan, elkarteko 40 gizarteratze enpresetatik 28k parte hartu zuten, sarearen kudeaketa ekonomiko eta sozialari lotutako urteko betebeharrak betez.
Batzarraren lehen zatian, aurreko bilkuretako aktak (ohikoa eta ezohikoa) onartu ziren. Ondoren, 2025eko Kudeaketa Txostena eta Txosten Ekonomikoa aurkeztu eta onartu ziren. Era berean, 2026rako Aurrekontua eta Kudeaketa Plana aurkeztu ziren, eta aho batez onartu ziren.
Aurreko urteetan bezala, batzarraren zati formala amaitu ondoren, sektorearentzat interes berezia duten hainbat gai jorratzeko tartea izan zen. Aurtengo edizioan, gizarteratze enpresen inpaktuaren neurketan Gizarte Kontabilitatearen bidez egindako aurrerapenak aurkeztu ziren, eta Gizarteratze Enpresei buruzko 44/2007 Legearen eguneratzearen ondoriozko berrikuntzak aztertu ziren, Ekonomia Soziala Sustatzeko 1/2026 Lege Integralak ekarritako aldaketen harira, baita horiek sektorearentzat dituzten ondorio nagusiak ere.
Jardunaldia amaitzeko, parte-hartzaileek elkarrekin egoteko eta esperientziak partekatzeko tartea izan zuten, Peñascal Servicios de Hostelería gizarteratze enpresak eskainitako cateringarekin.
Eskerrik asko Batzarrean parte hartu zenuten guztioi!
