Gizateak laneratzeko enpresentzat kontratu erreserbatuak bultzatzeko jardunaldia egingo du

Por Gizatea

el 23-10-2024

Datorren azaroaren 21ean GIZATEAk antolatutako jardunaldi bat izango da, eta laneratzeko enpresentzat erreserbatutako kontratazioa izango du gai nagusi.

Saioan zehar, Kontratazio Erreserbatuaren egoera diagnostikatzen saiatuko gara, eta Sektore Publikoko Kontratuen Legearen 4. xedapen gehigarria betetzea zailtzen duten oztopoak identifikatzen.

Administrazio publikoko profesionalak izango ditugu, bai eta kontratazio publiko erreserbatuan adituak diren pertsonak ere, eta, jakina, laneratzeko enpresen esperientzia inspiratzaileak, baztertuta dauden edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak egin ahal izan dituztenak, administrazio publikoen kontratazio erreserbatuari esker.

Laster, jardunaldiari buruzko informazio guztia helaraziko dizuegu.