Gizateak El Correo egunkariko kazetarien bisita koordinatu du hiru laneratze enpresetara

Por Gizatea

el 28-10-2025

2025ko urriaren 14an eta 16an, Gizateak El Correo egunkariko bi kazetarien bizita antolatu zuen hiru laneratze enpresa ezagutzeko: Suspertu, Berezi99 eta Eskuz Esku. Ekimen honen helburua izan zen komunikabideei laneratze enpreden errealitatea hurbiltzea, hau da, nola funtzionatzen duten eta zein eragin sozial duten lan- eta gizarte-bazterketako pertsonen laneratze-prozesuetan.

Jardunaldietan zehar, kazetariek aukera izan zuten erakunde horietan egiten den lana lehen eskutik ezagutzeko. Instalazioak bisitatu zituzten, laneratze-prozesuan dauden langileekin denbora partekatu zuten eta haien testigantzak eta esperientziak jaso zituzten. Elkarrizketa horien bidez, balioan jarri zen laneratze enpresen eginkizun eraldatzailea, gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonei lan- eta prestakuntza-aukera berriak eskaintzen dizkietelako.

Era berean, El Correoko taldeak Gizateako ordezkariei elkarrizketa egin zien, enpresa sozialen eredua zertan datzan, laguntza-ibilbideak nola garatzen diren eta sektorearen gaur egungo erronkak zein diren azaltzeko. Komunikabideekin egindako lankidetza honek laguntzen du ikusgarriago bihurtzen enpresa sozialen eta haien parte diren pertsonen eguneroko lana.

Halako ekimenen bidez, Gizateak berresten du bere konpromisoa enpresa sozialen lana zabaltzeko eta gizartea lan-inklusioaren garrantziaz sentsibilizatzeko, gizarte-eraldaketarako bide gisa.

Hemen artikulu osoa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude