Gizarteratzen eta Laneratzen Laguntzeko Langileen Mintegia itzuli da

Por Gizatea

el 19-10-2022

Hiru urteren ondoren, FAEDEIk, ADEIRMURen laguntzarekin, urriaren 17an eta 18an Murtzian antolatutako Gizarteratzen eta Laguntzen Lagileen Mintegiaren presentzialtasuna berreskuratu da, aste horretan Murtziako Ekonomia Sozialari buruzko I. Kongresua ere ospatzen zela aprobetxatuz.

Mintegia laneratzeko enpresen profesionalen arteko topagunea da, eta haren helburua da elkarrekin hausnartzea eta esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzea, laneratzeko ibilbideen eta gizarteratzeko laguntzaren inguruan. Edizio honetan estatu osoko 70 teknikari baino gehiagok hartu dute parte, horien artean, Gizateako eta Euskadiko laneratzeko enpresen teknikariak.

Oraingo honetan, jorratutako gaia ohiko lan merkatura igarotzeko fasea izan da, 2019ko Oviedon azken mintegian eragindako lanari jarraipena emanez. Fase honetako 4 prozesu gakoetan sakondu da, hau da, Orientazioa, Prospekzioa, Bitartekaritza eta Post jarraipena.

Mintegian, FAEDEIko Laneratze Laguntzeko Taldeak egindako lana aurkeztu da, hau da, ohiko lan merkatura igarotzeko tresna, fase honi ekiteko tresnen biltegia izanez. Tresna hau laneratzeko enpresen teknikari guztientzat laster eskuragarri egongo da.

Gainera, orientazioari eta prospekzioari buruzko 2 tailerretan lan egiteko aukera izan genuen. Tailerretan egindako lana laneratzeko enpresen etorkizunerako erronkei buruz eztabaidatzeko abiapuntua izan da.

Mintegiari amaiera emateko, laneratzeko enpresari eta ohiko lan merkatura igarotzeko faseari buruzko mahai inguru bat izan genuen. Bertan, laneratzeko 2 langilek, Sevillako Unibertsitateko ikertzaile batek eta Murtziako La Caixako Incorpora programaren koordinatzaileak parte hartu zuten.

Laburbilduz, oso mintegi interesgarria izan da, ohiko enplegura sarreraz ikasi baitugu. Halaber, laneratze ibilbidearen faseari aurrera egiteko baliagarria izatea espero dugu,  laneratzeko enpresetarako ez ezik,  laguntzen ditugun pertsonentzat ere, oso garrantzitsua baita.

Eta amaitzeko, FAEDEIri, eta ADEIRMURri eskerrak eman nahi dizkiegu, harrera eta antolaketagatik. Hurrengo mintegian elkar ikusiko dugu!