el 29-01-2024

Ainhoa Martín Berjantziko Gizarteratzean Laguntzeko Teknikariak hartu gaitu
Nola sortu zen laneratzeko enpresa hau eta zein da bere jarduera nagusia?
2012an sortu zen Berjantzi, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen eta Koopera Sare Sozialaren eskutik, erakunde sustatzaile gisa. Jarduera nagusia ehunak berrerabiltzea da, Gasteizko lau Koopera Store dendatan salduta. Enpresa gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko beste urrats bat egiteko sortu zen, Gasteizko Elizbarrutiko Caritasen duela urte askotatik parrokietan kudeatzen zen emandako arropa erabiliz. Caritasen bigarren eskuko arropa-denda bat zegoen, non arropa saltzen zen eta gizartetik baztertuta zeuden pertsonekin (garbiketa, lisatzea, etiketatzea…) lan aurreko tailerrak egiten ziren.
Nolakoa izan da enpresa-proiektuaren bilakaera ordutik?
2012an Berjantzi S.Coop proiektua hasi zen denda bat martxan jarrita, eta, ondoren, denda berriak ireki ditugu, azkena 2021ean.
Zeintzuk dira enpresara iristen diren langileak?
Gaur egun, egiturazko hiru langilek (produkzioan laguntzeko teknikariak) eta laneratzeko kontratua duten zazpi pertsonak osatzen dute plantilla, laneratzen laguntzeko Kooperak kontratatutako pertsona batez gain.
Zer ekarpen egiten dio laneratzeko enpresari Gizateko bazkide izateak?
Asko; laneratzeko enpresei eragiten dieten arau-aldaketei buruz informatuta egoteko aukera, gizarte-laguntzari buruzko metodologia berriei buruz ikasteko aukera, ezagutzak partekatzea, etab.