Gizatea Gara: Emaus Comercio Justo

Por Gizatea

el 24-09-2024

Harrera egin digu Elena Frailek, Emaús Gizarte Fundazioaren ibilbide eta prestakuntza arduradunak, Emaus Bidekzo Merkataritza laneratze enpresari buruz hitz egiteko.

Nola sortzen da Laneratzeko Enpresa hau eta zein da bere jarduera nagusia?

Emaús Bidezko Merkataritza 2004. urtean sortu zen, Emaús Gizarte Fundazioak sustatuta, kalteberatasun-egoeran dauden eta lan-merkatu arruntera sartzeko aukera gutxiago dituzten pertsonei lan-aukerak emateko, enplegagarritasunean gabezia-indize handiak dituztelako.

Laneratze eta prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak diseinatzen eta lan eta gizarte arloko laguntza neurriak abian jartzen lan egiten da, eta, aldi berean, eragina du inguruko enpresetan eta, oro har, gizartean, begirada aldatzeko. Horrekin guztiarekin, frogatu nahi dugu ohiko merkatuan laguntza egokiarekin sartzeko zailtasunak dituzten pertsona jakin batzuk gai direla produkzio lan bat garatzeko eta normalizazio  eta sozializazio prozesuak arrakastaz burutzeko.

Nolakoa izan da enpresa-proiektuaren bilakaera orduz geroztik?

2020an, Emaus Bidezko Merkataritzaren ekoizpen-jarduera nagusia eraldatzeko prozesuari ekin genion, Emaus Home Zerbitzuak proiektua sortuz. Une horretatik aurrera, jarduera bizi- eta bizigarritasun-baldintzak hobetzeari lotzen zaio, eta honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Garbiketa eta officea
  • Mantentze-lanak, konponketak, pintura, arotzeria eta elektrizitatea.

Jarduera berri horri ekin aurretik, prestakuntza eta enplegu proiektu bat egin genuen, eta 20 pertsona gaitu genituen, 10 garbiketa eta officelerroan, eta beste 10 mantentze lanetan. Bereziki pozgarria izan zen bi taldeen bilakaera ikustea eta jarraipena egin ahal izatea, prestakuntzatik hasi eta haietako batzuk laneratze enpresan sartu arte.

Nortzuk dira enpresara heltzen diren langileak?

Emaus Bidezko Merkataritzan laneratzeko ibilbide bat has dezaketen pertsonak arrazoi batengatik edo besteagatik lan merkatu arruntean sartzeko aukera gutxien dituztenak dira. Oro har, diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenak, kualifikazio edo lan esperientzia urria dutenak, egoera juridiko-administratibo irregularrean daudenak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak, 45 urtetik gorakoak eta iraupen luzeko langabeak, besteak beste.

Gaur egun 10 langile ditugu, eta horietatik 6 gizarteratze eta laneratze prozesuan daude. 

Ba al dago partekatu nahi duzuen proiekturik edo jarduera berririk?

KONPONGI bi gizarte-erakunderen esperientzia bateratzen duen proiektua da: Emaús Gizarte Fundazioa eta Ede Fundazioa, Emaús Home Zerbitzuak eta Suspertu laneratzeko enpresen bitartez. Horiek garbiketa- eta mantentze-zerbitzuak eskaintzen dizkiete instalazioak edo zentroak kudeatzen dituzten erakunde publiko edo pribatuei.

Horren adibide garbia da bi erakunderen arteko lankidetzak zerbitzu-kalitate hobea eskain dezakeela, eta, aldi berean, enplegu inklusiboa bultzatzen dela probintzian.

Zer nolako ekarpen egiten dio laneratzeko enpresari Gizateako bazkide izateak?

Gizateako enpresa bazkide izateak ikusgarritasun eta eragin handiagoa ematen digu, bai maila publikoan, bai pribatuan, bereizita egin genezakeena baino. Gainera, gure lana eta pertsonen ibilbideak errazten dituzten zalantzak eta jardunbide egokien adibideak partekatzeko espazio bat errazten du sareak.

Eskerrik asko Elena!