Gizatea Gara: Servicios de hostelería Peñascal S.L.

Por Gizatea

el 16-12-2025

Antonio Puertas harrera egiten digu, Servicios de hostelería Peñascal enpresako laguntza teknikaria.

“Gure enpresara iristen diren pertsonak, gehienbat, Peñascal S. Coop erakundeko prestakuntza-prozesuetatik igaro diren ikasleak dira. Prestakuntza-prozesu horretan (urtebete edo bi urtekoa), sektore honetan lan egiteko beharrezko gaitasunak eskuratzen dituzte, eta lanerako gogo handia erakusten dute. Hala ere, egoera zaurgarria dela eta, oraindik laguntza- eta jarraipen-prozesu bat behar dute Laneratze Enpresan...

Nola sortzen da Laneratzeko Enpresa hau eta zein da bere jarduera nagusia?

Laneratze Enpresa hau hainbat erakunde publikori zein pribaturi katering zerbitzua eskaintzeko beharratik sortu zen. Behar horretatik abiatuta sortu zen enpresa, eta bereziki, gure erakundean bertan prestakuntza-prozesuak egin dituzten egoera zaurgarrian dauden gazteen eskaera gero eta handiagoari erantzuteko, Sukaldaritza eta Zerbitzuko Laguntzaile gisa prestatutako pertsonak baitira.

Nolakoa izan da enpresa-proiektuaren bilakaera orduz geroztik?

Proiektua 2008. urtean sortu zen, oso enpresa txiki gisa, langile gutxirekin eta katering-lan gutxirekin. Hala ere, denborarekin bilakaera esanguratsua izan du, bai zerbitzu-eskaintzan, bai laneratze prozesuan dauden langileen kopuruan. Izan ere, 2025 honetan, enpresak dituen 26 langileetatik 14 gizarteratze-prozesuan daude edo egon dira; beraz, bilakaera oso positiboa izan da.

Nortzuk dira enpresara heltzen diren langileak?

Gure enpresara iristen diren pertsonak, gehienbat, Peñascal S. Coop erakundeko prestakuntza-prozesuetatik igaro diren ikasleak dira. Prestakuntza-prozesu horretan (urtebete edo bi urtekoa), sektore honetan lan egiteko beharrezko gaitasunak eskuratzen dituzte, eta lanerako gogo handia erakusten dute. Hala ere, egoera zaurgarria dela eta, oraindik laguntza- eta jarraipen-prozesu bat behar dute Laneratze Enpresan. Langile gehienak afrikako jatorria duten pertsona migratuak dira.

Ba al dago parteatu nahi duzuen proiekturik edo jarduera berririk?

Laneratze Enpresa honen barruan, gure asmoa da merkatuan hobetzen eta zabaltzen jarraitzea. Duela urte batzuk beste Laneratze Enpresa bat dugu (zehazki, duela 10 urte sortua: Ekoizan – Vegaizan), elikadura begetariano eta beganoarekin lotuta dagoena. Enpresa horretan 5. gamako produktuak lantzen dira, ondoren Katering eta ekitaldietan (eskariaren arabera) banatzeko, eta baita daukagun kafetegi-jatetxean zuzenean zerbitzatzeko ere.

Zer nolako ekarpen egiten dio laneratzeko enpresari Gizateako bazkide izateak?

Gizateako bazkide izatea ekarpen oso positiboa da hainbat mailatan. Alde batetik, Euskadiko beste Laneratze Enpresekin koordinatzeko eta elkar ezagutzeko aukera ematen du, sektore berekoekin zein beste sektore batzuetakoekin. Bestetik, prestakuntzan ere ekarpen handia egiten du, bai Languntzeko Teknikarientzat, bai Ekoizpenerako langile Teknikarientzat. Aldian behin jasotzen dugun prestakuntzak laguntza handia ematen digu jarraipen-programak hobeto garatzeko eta gure lana modu osoagoan egiteko. Era berean, Gizateatik sortzen diren tresnek eta baliabideek enpresa guztiak aberasten dituzte, EEII guztien koordinatzaile gisa.

Eta batez ere, ekarpen humanoa azpimarratu nahiko genuke: jakitea ez gaudela bakarrik bide honetan. Ikustea badirela enpresa asko eta, batez ere, lankideak, guk bezala, egoera zaurgarrian dauden pertsonekin lan humano eta soziala egiten dutenak beren Laneratze Enpresetan.