el 09-06-2025
Euskadiko integrazio-enpresen sektorea indartzeko egiten dugun lanaren barruan, ekaninaren 6an Gizateak Hispaled-en instalazioak bisitatu zituen, Madrilen egoitza duen integrazio-enpresa bat, gazte migratzaileen enplegagarritasunarekiko berrikuntza teknologikoaren eta gizarte-ekonomiaren bidez duen konpromisoagatik ezaguna.
Bisitan zehar, aukera izan genuen haien ekoizpen instalazioak bisitatzeko, LED argiztapen irtenbideen fabrikazio, diseinu eta merkaturatze prozesuak ezagutzeko, baita haien lan dinamikak ere. Arreta berezia jarri zen haien gizarte eta lanbide llaneratze ereduari, egoera ahulean dauden pertsonen, batez ere migratzaile gazteen, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzera bideratua. Ikuspegiak trukatzeko aukera izan genuen talde tekniko eta sozialeko zati batekin, baita laneratze egoeran dauden pertsonekin ere, enpresan egon ziren bitartean ikasitako esperientziak eta lezioak partekatu zituztenak.
Bisita aukera baliotsua izan zen Hispaled-ek negozio eredu inklusibo baten adibide gisa egiten ari den lana aitortzeko, gizarte-eragina, iraunkortasun ekonomikoa eta berrikuntza teknologikoa sektore industrialean konbinatzeko gai dena. Gizatean, eskertzen dugu ongietorria eta bizitzak eta lurraldeak eraldatzen dituzten ekimen mota hauek nabarmentzen eta indartzen jarraitzeko dugun konpromisoa berresten dugu.
