el 28-01-2026
Laneratze enpresen kudeaketa ezagutzea eta ulertzea errazteko bideo prestakuntza-pilulen serie berri baten abiarazpena iragartzen dugu. Pilula hauek laneratze enpresen funtzionamendua ezagutu nahi duen edonori zuzenduta daude, bere profil profesionala edo sektorearekiko aurretiazko lotura edozein dela ere.
Programa lau prestakuntza-moduluren inguruan egituratzen da, eta modu progresiboan lantzen ditu laneratze enpresen arau-esparrua, haien kudeaketa-eredua eta funtzionamendua baldintzatzen duten oinarrizko alderdiak. Egituraketa horri esker, ikuspegi integrala eta ordenatua eskaintzen da, jarduera ekonomikoa eta gizarteratze eta laneratze-helburua uztartzen dituen enpresa-eredu baten ulermena erraztuz.
Abiarazpen honekin, Gizateak ezagutzaren zabalkundearen aldeko apustua eta laneratze enpresen ekosistema indartzeko konpromisoa sendotzen ditu, gizartearen eskura jarriz ekonomia sozialeko ekimen horien ulermena eta kudeaketa hobetzen laguntzen duten prestakuntza-baliabideak.
Prestakuntza pilulak gaztelaniaz daude eta esteka honen bidez eskura daitezke:
