Gizateak antolatutako bisita hiru gizarteratze-enpresetara, Lanbide eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batera

Por Gizatea

el 08-07-2025

Gizateako, Lanbideko eta Eusko Jaurlaritzako Inklusio eta Enplegu Zuzendaritzetako hainbat teknikarik osatutako ordezkaritza batek hiru gizarteratze-enpresa bisitatu zuten uztailaren 7an Vitoria-Gasteizen: UTE Emaus-KooperaIkatzbizi y Berezi99. Jardunaldiaren helburua laneratzeko enpresen hainbat proiektu bertatik bertara ezagutzea izan da. Laneratzeko enpresen  gizarteratzeko eredua,  erakunde horiek garatzen dituzten jardueren aniztasuna eta kalteberatasun-egoeran dauden pertsonen enplegagarritasunean duten eragina bistaratzeko aukera eman du..

Lehen geldialdia Koopera eta Emaús Servicios Medioambientales-ek osatutako UTEan egin zen, Vitoria-Gasteiz kanpoaldean kokatua. Bertan, altzariak berreskuratzeko eta tamaina handiko hondakinak kudeatzeko instalazioak ezagutu zituzten. Taldeak berrerabilpen- eta birziklatze-prozesuak azaldu zituen, baita jardueraren ingurumen- eta gizarte-eragina ere, arreta berezia jarriz gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako sortzen duten enpleguan.

Ondoren, Ikatzbizi eguneko zentrora hurbildu ziren, Vitoria-Gasteizen bertan kokatua. Bertan, erakundeak eskaintzen duen arreta- eta laguntza-eredua azaldu zuten. Bisitan Tinko Garbiketak garbiketa-enpresako langileak ere izan ziren, eta beraien jarduera eta ibilbidea aurkeztu zuten. Azpimarratu zuten kartzelatik irtendako pertsonekin garatzen ari diren azken proiektua, lan-mundura itzultzeko trantsizioan laguntza emateko helburuarekin.

Azkenik, Berezi99 garbiketa-enpresa bisitatu zuten, Vitoria-Gasteizko industrialde batean kokatua. Enpresako lantaldeak beraien lan-eredu berritzailea aurkeztu zuen, banakako laguntzan, etengabeko hobekuntzan eta lan-ingurune duinetan oinarritua. Era berean, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa eta profil desberdinei egokitzeko gaitasuna azaldu zituzten.

Eguna oso baliagarria izan zen Euskal Autonomia Erkidegoko gizarteratze-sistemari gizarte- eta ekonomia-balio erantsia ematen dioten enpresen jarduna ezagutzeko. Gizateatik oso positiboki baloratu zuten bisita, esperientziak partekatzeko eta gizarteratzearen aldeko eragile publiko eta sozial arteko lankidetza sendotzeko aukera eman baitzuen.