el 22-05-2025
Gaur, maiatzak 22, Gizatearen eta Andoaingo Udalaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu dugu udalerri honetan erosketa publiko arduratsua sustatzeko. Lankidetza honek Andoaingo Udalak datozen urteetan egingo dituen kontratuen aurreikuspena aztertzea ekarriko du, erreserba daitezkeenak identifikatuz.
Garrantzitsua da gogoratzea legearen arabera administrazio publikoek gizarteratzea sustatzen duten enpresa-mota jakin batzuetarako erreserba ehuneko bat ezarri behar dutela, integrazio-sozietateak barne. Horrez gain, gutxieneko baldintzak ezarri beharko dituzte erreserba betetzen dela bermatzeko. Elkarlan honen bitartez, gure lurraldeetan laneratzea lagunduko duen lege bat betetzea sustatzen ari gara.
Andoni Álvarez alkateak adierazi du planak kontratazioetan klausula sozialak idaztea barne hartzen duela eta, horrela, gizarteratze enpresentzat zein gizarte ekimeneko enplegurako zentro berezientzat gordetako kontratuei buruzko hausnarketa bultzatuz. Zehaztu duenez, “azkenean gizarteberdinzaleagoa, inklusiboagoa eta ekitatean oinarritutakoa eraikitzekobidean garrantzitsua da aukerak sortzea enpleguratzeko garaian zailtasunhandienak dituzten pertsonentzako”.
Maite Uribarren, Gipuzkoako Gizateako lehendakariordeak, hitzarmen honen garrantzia nabarmendu du, orain arte laneratze enpresen sustapena gizarte-entitateetan eta haien oinarrian egon baita.
Horri esker, aurrerapauso bat eman da lankidetza publiko-pribatuan laneratzea sustatzeko.
Bai Gizateak, bai Andoaingo Udalak nabarmendu dute lankidetza honek lan eta integrazio aukera berriak sortzeko balioko duela talde kaltetuenentzat eta lan-merkatu orokorrean sartzeko zailtasun handienak dituztenentzat.
