el 09-09-2021
Gizateako Zuzendaritza Batzordeko eta talde teknikoko ordezkariak Yolanda Diaz Lan eta Gizarte Ekonomiako ministroarekin eta Gobernuko bigarren presidenteordearekin bildu ziren Gasteizen. Bilera irailaren 3an izan zen Gobernu Ordezkaritzan, eta Denis Itxaso ordezkariak ere parte hartu zuen.
Saioan, Enplegu politika aktiboekin lotutako gaiak jorratu ziren, eta lan merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboentzat enplegu inklusiboa eta kalitatezkoa babesten jarraitzeko beharra azpimarratu zen.
Gainera, Euskadiko laneratzeko enpresek egiten duten lanari balioa eman zitzaion, pandemiak ekarri duen erronkari aurre eginez, kolektibo ahulenei zuzendutako laneratzeko lanpostuak sortuz eta mantenduz.
Bi aldeak bat etorri ziren susperraldi ekonomiko eta sozialaren garrantzian, gizarte iraunkorragoa, inklusiboagoa eta berdintasunezkoagoa lortzeko.