el 14-09-2022
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko Sailburua Giztearekin egon da bere Gizarte-Txostenaren aurkezpenean: “GIZATEA aukera gutxien dituzten pertsonen inklusioaren funtsezko eragilea izateaz gain, ezinbesteko tresna ere bada euskal gizarte osoaren aurrerapen ekonomikorako, ez baitago aurrerapen ekonomikorik kohesio sozialik gabe”.
Marijose Rodrigo GIZATEA – Gizarteratzeko eta Lanertazeko Euskadiko Enpresen Elkarteko presidenteak 2021ean Gizatea integratutako gizarteratze-enpresen datu ekonomiko eta sozial agregatuak aurkeztu ditu. Covid-19aren pandemiak, Ukrainaren inbasioak, krisi energetikoak edo hornidura katearen hausturak sortutako krisien eragina ikusi eta gero, azpimarratu du prentsaurrekoan “Krisi hauetatik zerbait ikasten ari bagara, pertsonak erdigunean jartzen izan da, eta hori beti izan da gizarteratze enpresen DNAren parte»”.
Lehendakariordeak aitortu du “duela bi urte pentsaezinak ziruditen urratsak eman ditugula. Parte hartu nahi duten gizarte-eragileen, udalen eta zuzendu nahi ditugun desberdintasun-errealitateei lotuta dauden hirugarren sektoreko erakundei esker emanten ari garen urratsak. Duela urtebete esan nizuen krisi pandemikoa gainditzeak ez zuela esan nahi geunden lekura itzultzea, gizarte hobeago batekin irtetea baizik”, gaineratu du.
Gizarte-Txostena
GIZATEA– Gizarteratzeko eta Lanertazeko Euskadiko Enpresen Elkarteak 42 enpresa biltzen ditu, gizarte bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat enplegu aukerak sortzeko.
- Sektoreak sortutako enplegua % 23 hazi da, eta bere maximo historikora iritsi da: laneratzeko enpresek 1.438 pertsona enplegatzen dituzte ( % 51,9 emakumeak eta % 48,1 gizonak)
- Laneratzeko langileen kopuruak % 11 egin du gora aurreko urtearen aldean, eta 2018ko mailetara iritsi da. Laneratzeko 777 langile dira, eta horietatik % 51 emakumeak dira.
- Euskal laneratzeko enpresetan ibilbidea amaitzen duten pertsonak merkatu arruntean sartzeak pandemiaren aurreko mailak berreskuratzen ditu: pertsonen % 61 ohiko lan-merkatuan sartzen dira laneratzeko enpresan laneratzeko prozesua amaitzean.
- Datu ekonomikoei dagokienez, oraindik ere salmentak dira laneratzeko enpresen diru-sarreren iturri nagusia, diru-sarreren % 74 produktuen eta zerbitzuen salmentagatiko fakturaziotik dator, eta hori “laneratzeko enpresen autonomiaren adierazle da”, Rodrigok gaineratu duenez.
- Guztizko diru sarrerak 32,5 milioitik gorakoak dira, eta horietatik 24 milioi ondasunen eta zerbitzuen fakturaziotik dator. Salmenta guztietatik, % 91 bezero pribatuetatik datoz, eta % 9 sektore publikotik; horrek esan nahi du hazteko aukera dagoela kontratazio publiko erreserbatuaren bidez», adierazi du Gizatea elkarteko presidenteak.
-
Gainera, enplegu-politika aktiboen eta pobreziaren aurkako beste mekanismo eta tresna batzuen aldean, laneratzeko enpresen elementu bereizgarri bat da ez dutela baliabide ekonomikorik kontsumitzen; aitzitik, inbertsio publikoak gizartera itzultzea eragiten du, bai zerga-mailan (jarduera ekonomikoaren gaineko zerga, PFEZ), bai ekonomia-mailan (prestazioak jasotzen dituzten eta ekonomia dinamizatzen duten langabeen kopurua murriztuz), bai kohesio eta justizia sozialari dagokionez. Hala, 2021ean, laneratzeko postu bakoitzeko itzulera 6.983,26 €-koa izan da, guztira 3.140.653,58 euroko itzulera. Laneratzeko plaza baten benetako kostua 7.722,34 €-koa izan dela kalkulatzen da, eta horrek esan nahi du administrazio publikoak 7.370,68 € aurreztuko dituela (DSBE eta beste gizarte laguntza batzuk jasotzen dituen pertsona baten kostuei dagokienez).
Laneratzeko enpresak, garapen ekonomikoko eta gizarte-kohesioko eragile aktibo gisa, enplegu-eredu inklusiboago eta kalitatezkoago baterantz
Gizateako arduradunek prentsaurrekoa baliatu nahi izan dute gizarteratzeko enpresen testuinguruarekin eta errealitatearekin bat datorren arau-esparru bat izatearen garrantzia nabarmentzeko, eta, ildo horretan, laneratzeko enpresentzat mugarri garrantzitsua da 44/2007 Legea aldatzea, estatu mailan laneratzeko enpresak arautzen dituena, eta 182/2008 Dekretua eguneratzea, EAEan laneratzeko enpresak kalifikatzeko eta erregistratzeko prozesua arautzen duena, eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonek laneratzeko lanpostuak eskuratzeko prozedura.
Egungo ziurgabetasun egoera ekonomikoan, laneratzeko enpresen errealitatera egokitutako arau-esparru mesedegarriarekin, administrazio publikoen laguntzarekin, laneratzeko enpresen eta haien erakunde sustatzaileen inplikazioarekin, kolektibo behartsuen gizarteratzearen eta laneratzearen eremuan lan egiten duten gizarte-eragileen sare-lanarekin, euskal laneratzeko enpresak baikorrak dira; izan ere, “garapen kualitatibo eta kuantitatiborako aukera-une bat delako, eta, batez ere, aldaketa ekonomiko eta sozialerako eragile aktibo bat izateko, enplegu-eredu inklusiboago eta kalitatezkoago baterantz”, adierazi duenez Joana Revilla Gizatea elkarteko koordinatzaileak.
Ekitaldia Izarza Jatexea laneratzeko enpresan egin da. Prentsaurrekoaren amaieran, jatetxeko instalazioak bisitatu ahal izan ditugu, eta arduradunek gizarteratze-enpresaren historia azaldu digute.
Berriak:
“La Vicelehendakari apela a todos los agentes sociales y económicos a apostar por más y mejor empleo.” Irekia 2022ko irailaren 14an.
2021ko Gizarte-Txostena deskargatu