Gizateak 2021eko Ohiko Batzarra egin du

Por Gizatea

el 23-06-2021

Ekainaren 22an Gizateak ohiko batzarra egin zuen, bide telematikoz, eta 31 gizarteratze eta laneratze enpresen ordezkaritzarekin.

Hitzordua goizeko 10: 00etan hasi zen, Gizatea elkarteko lehendakari Marijose Rodrigoren ongietorriarekin. Jardunaldiaren lehen zatian, 2020ko Kudeaketa Txostena eta Txosten Ekonomikoa aurkeztu zituen Joana Revillak Gizatearen koordinatzaileak, eta 2021eko ekitaldirako Kudeaketa Plana eta Aurrekontua aurkeztu ziren baita ere.

Aurkezpenen ondoren, bozketak egin ziren, eta aho batez aurkeztutako dokumentu guztiak onartuak izan ziren.

Azkenik, galdera-eskeen txanda ireki zen, eta zenbait ordezkarik parte hartu zuten.

Berriro ere, eskerrak eman nahi dizuegu Batzarran parte hartu zenuten guztioi. Eskerrik asko!!