Gizateak 2025eko Ohiko Batzarra ospatzen du

Por Gizatea

el 26-05-2025

Pasaden martxoaren 23an, Gizateak, Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteak, 2025ko Ohiko Batzarra egin zuen bere bulegoan. Bertan, bazkide diren 40 laneratze-enpresetatik 28k ordezkaritza izan zuten, eta sarearen kudeaketa ekonomiko eta sozialari buruzko urteko betebeharrak bete zituzten.

Batzarraren lehen zatian, aurreko batzarretako aktak onartu dira (ohikoak eta ezohikoak), eta, ondoren, 2024ko ekitaldiko kudeaketa-txostena eta txosten ekonomikoa aurkeztu eta onartu ziren. Horren ostean, 2025rako Aurrekontua eta Kudeaketa Plana aurkeztu genuen, eta hori guztia aho batez onartu zen.

Beste batzuetan bezala, Batzarraren zati formalaren ostean, sektorerako interesgarriak diren gai batzuk jorratu ziren. Gure presidenteak, Rosa Gilek, egindako aurkezpenaren ostean, taldekako bi jarduera egin genituen, gizarteratze enpresen esperientzia zuzenaren erronka garrantzitsuenak identifikatzeko. Eztabaida interesgarriak egin ziren, eta bertaratutakoen ekarpenekin, sektoreak aurre egin behar dituen egiturazko tentsioak eta beharrizanak islatuko dituen manifestu bat garatzeko proposamena egin zen. Azkenik, kontratazio erreserbatuaren egoera eta aurrerapena berrikusi eta minimis kontratuek sektorean sor ditzaketen arazoak aztertu ditugu.

Amaitzeko, Lapiko Catering enpresak eskainitako catering batez gozatu dugu elkarrekin.

Eskerrik asko Batzarrean parte hartu duzuen guztioi!