el 22-09-2021
Irailaren 22an, Gizateako 3 kide bisitatu genuen EINA, Nafarroako gizarteratzeko enpresen elkartea, lan jardunaldi partekatu honetan, Euskadiko eta Nafarroako laneratze-enpresetan ezagutzak, ikaskuntzak eta esperientziak partekatu zituzten, baita laneratze-enpresetan laguntze prozesuak, kontratu erreserbatuak eta laneratze-enpresen esparru etikoa landu zituzten ere.
Jardunaldian Nafarroako GLEen Gizarteratzen Laguntzeko 10 Teknikarik, elkarteko teknikariak eta elkarteko presidenteak parte hartu zuten.
Jardunaldiaren lehen zatian, Miriam Santorcuato Suspertu laneratzeko enpresako laguntzaile-teknikariak eta Gizatea enpresako koordinatzaile Joana Revillak, Gizatearen Laguntasunaren ereduan aurrerakuntzak , Gizatea laneratzeko faktoreen eskala tresna eta laneratzeko ibilbideak kudeatzeko web-aplikazioa aurkeztu zituzten.
Bigarren zatian, laneratzeko enpresentzat gordetako kontratuen inguruko esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu zituzten. Gizateatik kontratazio publiko arduratsuaren arloan Bilboko Udalarekin lankidetzan garatutako esperientzia pilotua aurkezten dugu, kontratu erreserbatuak sustatzen jarraitzeko, kontratazio publikoa planifikatzeko online aplikazio baten bidez enplegu-politika aktiboen parte gisa.
Eta, azkenik, Marijose Rodrigok, Gizateako lehendakariak, euskadiko elkartean Etika Batzordearen esparruan garatzen ari garen lana aurkeztu zuen, eta laneratzeko enpresen zoru etikoari buruz eztabaidatu genuen.
Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu Nafarroako lankideei esperientziak eta ikaskuntzak trukatzeko jardunaldi hau ospatzeko aukera izan dugulako, zalantzarik gabe, laneratzeko enpresen eredua bultzatzen eta finkatzen laguntzen digun topaketa probetxugarri bat. Eskerrik asko!