Gizateak EINA Nafarroako Laneratzeko Enpresen Elkartearen bisita jaso du.

Por Gizatea

el 21-03-2024

Joan den martxoaren 1ean, Gizateak EINA Nafarroako Laneratzeko Enpresen Elkarteko talde teknikoa hartu zuen.

EINA 2009ko irailean eratu zen irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa, Nafarroako laneratzeko enpresen interes sozial eta ekonomikoak defendatu, sustatu eta ordezkatzeko helburuarekin.

Gaur egun, 18 laneratze-enpresa biltzen dituzte, eta enpresa horien jarduera bultzatu, koordinatu eta ezagutarazteko lan egiten dute, bai eta, aldi berean, gizarte-bazterkeriako egoeran edo arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea sustatzeko ere.

Estatuko gainerako lurralde-elkarteekin batera, FAEDEIn, parte hartzen dugu, Laneratzeko Enpresen Enpresa Elkarteen Federazioan.

Topaketaren helburua izan zen bi lurraldeek, oro har, laneratzeko enpresen elkarte gisa, egiten dugun sare-lanaren inguruko esperientziak partekatzea eta ezagutzak eta ikaskuntzak trukatzea, eta, bereziki, gizarte-txostena lantzeko lanari buruzkoa, laneratzeko enpresen eragin soziala eta ekonomikoa ikusarazteko tresna baita.

Eskerrik asko, EINA!