Gizateak enplegu inlusiboari lotutako ekonomia zirkularreko bi enpresa bisitatu ditu Nafarroan

Por Gizatea

el 07-07-2021

Egun osoan zehar, uztailaren 5ean, Gizateako kideek, Nafarroko ekonomia zirkularreko bi enpresa bisitatzeko aukera izan genuen.

Lehenbizikoa, Solteco, hondakin plastiko erreusak birziklatzen aitzindaria, zur plastikoko profilak egiten dituena hainbat eraikuntza eta erabileratan aplikatzeko. Beren enpresa ereduan, klima larrialdiak dakarren erronkaren eta kalitatezko enplegu inklusiboa sortzeko beharraren jakitun dira.

 

Ezagutu genuen bigarren enpresa Josenea izan zen, ia 20 urteko ibilbidea duen laneratze enpresa nafarra. Irunberriko Bordablanca finkan dituen laborantzetatik hasi eta sendabelarrak, infusioak eta elikadura osagarriak tratatzeko eta paketatzeko plantaraino, Josenea  enpresen hazkundearen eta enplegu inklusiboaren adibidea da lurraldean.

Hemendik berriz ere eskerrak ematen dizkiegu Jose Vicenteri (Solteco) eta Txusi (Josenea)  haien denboragatik eta egindako harreragatik. Eskerrik asko!