el 10-07-2013
Euskadin gizarteratzearen alorrean eta ekonomia solidarioan eta alternatiboan ari diren enpresa eta erakundeek finantzaketa errazago eskuratu ahal izango dute Oinarri elkarrekiko berme elkarteari esker.
ETEak eta gizarte-ekonomiako enpresak finantzatzen espezializatutako arabar sozietateak lehentasunezko finantzaketarako bi hitzarmen sinatu ditu REAS Euskadi eta Gizatea elkarteetako partaide diren enpresen alde.
Gizateak eta REAS Euskadi hurrenez hurren ordezkatzen dituen Euskadiko gizarteratzearen alorra eta ekonomia solidarioko eta alternatiboko erakundeak berrikitan Oinarri elkarrekiko berme elkartearekin sinaturiko finantza-hitzarmenen onurak jasotzen hasi dira.
Hitzarmen horiei esker, bi erakundeetako kideek baldintza hobeak izango dituzte banku-finantzaketara jotzen dutenen, hain zuzen enpresarik txikienek banku eta kutxen finantzaketa eskuratzeko zailtasun handia duten une honetan.
Bi hitzarmenak sinatuta, Oinarrik Euskadiko enpresa- eta eskualde erakundeen aldeko apustuari eusten dio, jakinik sektore horrek milaka erakunde eta enpresa biltzen dituela. Azken urte honetan, euskal gizarte-ekonomiaren elkarrekiko berme-elkarteak sinatu berri duenaren antzeko dozena bat hitzarmen sinatu ditu.
REAS Euskadiren eta Gizatearen jarduerari esker, gizartean desabantailan edo baztertuta dauden kolektiboak enplegu normalizatua eskuratzeko aukera dute. Orain, hitzarmen horiei esker, bi elkarteak osatzen dituzten 70 erakunde bazkideek finantza-baldintza hobeekin abalatu ahal izango dituzte ETE-en esku jarritako KOI lerroak. Era berean, zaharberritzeko eta egokitzeko lanak egiteko, ondasun higiezinak eta altzariak erosteko edota makineria eta lan-ekipamenduak eskuratzeko ere erabili ahal izango dute.
Garrantzitsua da aipatzea, era berean, Euskadin gizarteratze alorrean eta ekonomia solidarioan ari diren enpresek altxortegiko beharrizan koiunturalak (zirkulatzailea) finantzatzeko ere erabili ahal izango dituztela Oinarriren lerroak. Hala, euren balantzeak edo eltxortegi-lerroak birmoldatzea lortu nahi da.
Izan ere, mikroenpresentzako kreditu-kontu bereziak ere jasotzen dira hitzarmenetan, segmentu hori oso ugaria baita bi erakundeetan. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzaren Zirkulatzailearen lerroa eskuratu ahal izango dute, Oinarri horren eragile aktiboa baita.
Azkenik, hitzarmenek Oinarriren doako finantza-aholkularitza ere jasotzen dute, eragiketa finantzagarri guztiekin amaitzeko asmoz. Horren bidez, kolektibo horietan dauden pertsonen artean finantza-kultura zabaldu eta euren proiektuak finantzatzeko formula hobeak garatu nahi dira.
Oinarri SGR Enpresa Txiki eta Ertainak eta Gizarte Ekonomiako enpresak (Lan Sozietateak, Kooperatibak, Autonomoak, etab.) finantzatzen espezializatutako Elkarrekiko Berme Elkartea da. Estatuan bosgarren Elkarrekiko Berme Elkartea da indarrean dauden abalak kontuan hartuta, iaz 915 milioi euro formalizatu baitzituen eragiketa berrietan.