el 28-09-2023

Urtero bezala, Gizateak ekitaldi bat ospatu du sareko bazkide diren laneratzeko enpresen datu ekonomiko eta sozialak aurkezteko, Enplegu eta Gizarteratzeko sailburuorde Alfonso Gurpeguirekin batera.
Marijose Rodrigok, Gizateko presidenteak, 2022an Gizatean integratutako 41 laneratzeko enpresen magnitude sozioekonomikoak aurkeztu ditu. Nabarmendu du aaurten inoiz baino enplegu gehiago sortu dela, 1.491 langilerekin, eta horietatik 872 ( % 58) laneratzeko prozesuan dauden pertsonak direla. Gaineratu duenez, “datuek sektorearen indartzea eta hazkundea erakusten dute”, 48,5 milioi euroko diru-sarrerekin, eta horietatik % 75, 36,4 milioi euro, produktu eta zerbitzuen salmentatik datoz.

Prentsaurrekoaren ostean, Aizpea Otaegik, Oarsoaldea Garapen Agentziako presidenteak, Badia Berri gizarteratze enpresa aurkeztu du, eta Iñaki Zabaleta eta Mertxe Cordeiro eskutik, kudeatzaile eta produkzio burua hurrenez hurren, Badia Berriren instalazioak bisitatu ditugu. Gaur egun, 30 laneratze-langile ditu, eta urte hauetan, 130 pertsona baino gehiago igaro dira enpresatik, batez ere emakumeak, eta horietako gehienek lana aurkitu dute Badia Berritik igaro eta gutxira.
Badia Berri sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren arrakastaren adibide bikaina da, bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonei aukerak emateko.
Deskargatu Gizarte txostena 2022
Berriak
- GIZATEAk 2022ko Gizarte Memoria aurkeztu du BADIA BERRIn. Oarsoaldea. [2023/09/26]
- Gaur Egun Eitb. [2023/09/26]
- Enplegu sailburuordeak aurreratu du laneratzeko enpresen dekretu berriak pertsona behartsuenen babesean sakontzen duela. Lanbide. [2023/09/26]