el 30-09-2021
GARAPEN, Garapen Agentzien Euskal Elkarteak bazterketa-arriskuan dauden kolektiboen enpleguari buruzko esperientziak ezagutarazi ditu irailean.
Azken jardunaldian, GIZATEAk aukera izan genuen EREIN proiektuaren aurrerapenak partekatzeko. 2021ean garatzen ari garen proiektu hau, ElkarEKIN Lanean estrategiaren barruan kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.
Jardunaldian parte hartu zutenen artean, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Garapen Agentzietako teknikariak zeuden, eta haiekin hitz egin ahal izan genuen Gipuzkoako eskualdeetan orain arte identifikatutako proiektu eta ideiei buruz.
Berriz ere eskerrak ematen dizkiogu GARAPENi, hain beharrezkoak eta aberasgarriak diren topaketa hauetan parte hartzera gonbidatzeagatik.