Gizateak Zuzendaritza Batzordea berritu du Ezohiko Batzarrean

Por Gizatea

el 26-01-2024

Gizateak 2024ko urtarrilaren 25ean egin du Ezohiko Batzarra Bilbao Arenan, Zuzendaritza Batzordea osatzen duten karguak berritzeko helburuarekin. Bertan, bazkide diren 34 laneratzeko enpresa egon dira ordezkatuta.

Zuzendaritza Batzordea, Elkartearen gobernu, kudeaketa eta ordezkaritza organoa, ohiko kudeaketa zuzentzeaz eta Gizateak garatu beharreko jarduerak programatzeaz arduratzen da, besteak beste.

Aurkeztutako proposamena aho batez onartu da eta Zuzendaritza Batzordea honela osatu da:

GIZATEAko  Zuzendaritza Batzordea 2024 – 2028
Laneratzeko enpresa Ordezkaria Kargua Lurraldea
EMAÚS SERVICIOS MEDIOAMBIENTALES, SL Rosa Gil Lehendakaritza Bizkaia
BIDEBARRI LANERATZE ENPRESA, SL Maite Uribarren Gipuzkoako Lehendakariordetza Gipuzkoa
IKATZBIZI, SL Jesús Gazapo Arabako Lehendakariordetza Araba
KOOPERA SERVICIOS AMBIENTALES, S.COOP Itxiar López Idazkaritza Bizkaia
SUSPERTU, SL Jon Basaldua Diruzaintza Bizkaia
BADIA BERRI, SA Iñaki Zabaleta Batzordekidetza Gipuzkoa
BEREZI 99 GARBIKETAK-LOREZAINTZA, SL Arantza Caballero Batzordekidetza Araba
BERTATIK ELIKATUZ, SL Zuriñe Mindegia Batzordekidetza Gipuzkoa
EUSKARRI KOOP.E. Itziar Zapirain Batzordekidetza Bizkaia
SOKAIRE SERVICIOS DE LIMPIEZA, SL Marijose Rodrigo Batzordekidetza Bizkaia
ZURTEK, SL Santiago Membibre Batzordekidetza Bizkaia

Ongietorria ematen diegu Zuzendaritza Batzorde berriko kideei, eta eskerrak ematen dizkiegu, bereziki, irteten diren enpresea eta pertsonei, egindako lanagatik eta haien dedikazioagatik. Eskerrik asko!

Batzarraren zatirik formalena igarota, enpresa bazkideen topagune hau aprobetxatuz onartu berri den 162/2023 Dekretua, zeinaren bidez laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen baita, eta enpresa horietan sartzeko prozedura eta haien erregistroa ezartzen dituen nobedade nagusiak ezagutu genituen Susana Rabuñal Lanbideko laneratzeko enpresen arloko teknikariaren eskutik.

Egunari amaiera emateko, Sustrai Etik (Sustraiak Catering) Laneratzeko Enpresa bazkideak prestatutako lunch gozoaz gozatu genuen.