Gizateako 2014ko batzar orokorra ospatu da

Por Gizatea

el 07-07-2014

Joan den ostiralean, ekainak 20, Gizateako urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Boluntako Ekitaldi Aretoan. Bertan, Gizateako kide diren 46 enpresetatik, 33k parte hartu zuten.

Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2013ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2014ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen.

Batzar honen zati bat REAS Euskadiko (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea) batzarrarekin batera burutu zen, non lantaldeek egindako lana aurkeztu zen: kudeaketan hobekuntza, gizarteratzeari laguntza, merkatu soziala, erosketa publiko arduratsua, auditoria soziala eta ekosolfem.

Honez gain, Gizatearen 2015-2018 eperako plan estrategiko berrirako proposaturiko proposamen orokorren aurkezpena eta azalpena egin zen.