GIZATEAko enpresa kide berria

Por Gizatea

el 16-05-2011

Konfia, Gipuzkoako gizarteratze enpresa batek, atxikimendua adierazi du.

Maiatzean, KONFIA Servicios de Conciliación, S.L. gizarteratze enpresak burututako atxikimendu eskaera onartu egin da.

2007an bere jarduera hasi zuen, eta Asociación para el Fomento del Empleo – Fondo Empleo eta Fondo Formación Euskadi, S.L.L dira erakunde sustatzaileak. Lasarte-Orian eguneroko bizitzarako hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu: haur-eskola eta haurrentzako zerbitzuak, etxez etxeko laguntza, hirugarren adineko eta mendekotasun bat daukaten pertsonei arreta, etab. Kontziliazio eta aukera berdintasun gaietan ere aholkularitza lanak burutzen ditu.

Ongi etorriak ematen dizkiogu eta gure ekintzetan parte hartzera gonbidatzen dugu, bere interesekoak direlakoan eta bere sustapen eta garapenerako lagungarriak izango direlakoan.