el 15-04-2011
Bizkaiko gizarteratze enpresa batek eta Gipuzkoako bik beraien atxikimendua adierazi dute
Martxoan, Berzioarso, S.L., Pormu Koop. Elk. Txikia eta Laiene Jatetxea, S.L. gizarteratze enpresek burututako atxikimendu eskaerak onartu ziren.
Berzioarso S.L., Oldberri, S. Coop.-ek sustatzen du, eta Errenterian kokatuta dagoelarik, hondakin-bilketa, kudeaketa eta salmenta (gehien bat ehun-gaiena) garatzen du.
Pormu Koop. Elk. Txikia, ibilgailuen konponketa eta mantentze tailer berritzaile bat da, Iurretan kokatua. Bizkaiko Ijitoen Sustapenerako Elkarteak sustatzen du.
Laiene Jatetxea, S.L.-k, Bagabiltza Fundazioak sustatua, Amorebietako Orue auzoan taberna eta jatetxe zerbitzuak eskaintzen ditu.
Ongi etorriak ematen dizkiegu eta gure ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditugu, beraien interesekoak direlakoan eta beraien sustapen eta garapenerako lagungarriak izango direlakoan.