el 02-07-2021
Uztailaren 1etik aurrera, Gizatearen bulegoa helbide berri batean dago: Harrobi plaza 4, 3. solairua.
Bilboko Udalak utzitako espazio batean, Hirekin eta EAPN Euskadirekin partekatzen duguna.
Gure egoitzaren kokaleku berria Bilboko San Frantzisko auzoan dago, kareharrizko eta kaielazko harrobi zahar bati dagokion plaza batean. Auzoko meatze eta langileen historia ere plaza honetan islatzen da, 1890ean Bizkaiko lehen greba orokorra amaitu zen tokia izan baitzen.
Egungo espazioa sortzeko, hainbat eraikin eraitsi izan ziren, guztietatik kontserbatzen den elementuetako bat, Hoffmeyer arkitektoak 1885ean diseinatutako harrizko garaipen arkua delarik.
Gure bulegoaren ondoan, garai batean “Higiene Bereziko Etxea, ertzain-etxea eta Pietate Mendia harrobi plazako 5. zenbakian” zegoen eraikina dago, garai hartan Ricardo Bastida udal arkitektoak eguindakoa. Enkargua XIX. mendearen amaieratik auzoaren populazio gero eta handiagoari eta prostituzioaren gorakadari erantzuteko sortu zen.
Zuen zain gaude gure bulego berrian!