el 05-10-2010
Pasaden Irailaren 24an Alma Solidarioa sariak eman ziren Euskalduna Jauregian
Gizakia Fundazioak ere droga menpekotasunak dituzten pertsonen gizarteratze prozesua laguntzeko programa saritua ikusi du, gizarteratze prozesuan parte hartzen duten profesional guztien inplikazio integrala nabarmentzen duelarik, horrela kalitatezko zerbitzu bat eskeiniz, pertsonetan arreta osoa jarriz.
Peñascal Fundazioaren Iparorratza programa ere saritua izan zen, etorkin helduberriei eskeintzen dieten integrazio prozesu pertsonalizatuagatik.
Aipamen berezia izan zuen Berohi Kooperatibak sustatutako Ekorropa ekimenak, arroparen bererabileraren bitartez baliabide eskasak dituzten pertsonei jantziak eskeintzeagatik.
Estekak
http://www.vidasolidaria.com/noticias/2010-09-23/palacio-euskalduna-acoge-gala-entrega-1227.html