el 13-02-2023
Joan den otsailaren 2an, Gizateako Gizarteratzeari Laguntzeko Lantaldea bildu zen, berriro ekin zion jarduerari, berriz elkartzeko eta hausnarketarako saio batean.
Talde hau laneratze-enpresetako laguntzako profesionalen arteko topagunea da, 2007an sortua, kasuak, esperientziak eta kezkak partekatzeko eta kontrastatzeko gune bat da. Orduz geroztik, laneratze-langileei laguntzearen beharrak identifikatzean eta konponbideak elkarrekin bilatzean oinarritu da haien lana.
Taldearen lanari berriro ekiteko, Gizateako 16 enpresa bazkideetako laneratzen laguntzeko 25 teknikari bildu ziren erakundearen egoitzan hausnarketa eta lan jardunaldi batean. Hortik, atera ziren datozen hilabeteetako ibilbide-orria gidatuko duten ondorio batzuk.
Jardunaldiari hasiera emateko, lantaldea testuinguruan kokatu zen, pertsona guztiek ibilbidea eta duela gutxiko lana ezagutzeko.
Ondoren, dinamika batzuk egin ziren taldeka, besteak beste, laguntza-ereduari, erronkei eta helburuei buruz hausnartzeko. Azkenik, taldeen ekarpenak batera jorratu ziren eta 2023an taldearen funtzionamenduari buruzko zenbait akordio lortu ziren.
Eskerrik asko jardunaldi honetara etortzeagatik eta berriz elkartzeagatik, berriro ere, mila esker!